Errementari filmak harrera bikaina izan du Sitgeseko Zinemaldian

Zinema Uneak - 2017-10-13T06:36:00+02:00

Atzo ikusi lehenengo aldiz Paul Urkijo zuzendari arabarraren Errementari filma Sitgesen. Prentsarako emanaldi honen ostean, Urkijoren lehen filma kritika bikainak jaso ditu eta Sitgeseko Zinemaldiak antolatutako prentsaurrekoaren amaieran kazetariek txalo-zaparrada batekin agurtu zuten filmaren lantaldea.

Hemendik bi astera Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea ireki duen pelikula Aita Barandiaranek berreskuratutako "Patxi Errementaria" ipuinean oinarrituta dago, eta euskal mitologia du protagonista. Gainera, euskalki ezberdinak (Arabatarra, Ataunera,...) erabiliz filmatu da.

Albiste honetan, Paul Urkijok, Alex de la Iglesiasek, Kandido Urangak eta lantalde osoak Sitgesen emandako prentsaurrekoaz gozatu dezakezue.

Gaur arratsaldean, 20:30etan, nazioarteko estreinaldia biziko du Sitgesen bertan. Momentuz, Paul Urkijok bide erdia egin du jadanik: kritikariek filma gustuko izan dute. Orain ikusleen txanda. Antzeko arrakasta bat lortuko al du? Seguru baietz.

 


Argazkia: Efe agentzia

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.