Errementari filmak protagonista nagusiak aurkeztu ditu behin betiko kartelean

Zinema Uneak - 2017-09-15T21:26:00+02:00

Ikusgarria. Horrela definitu behar dugu Paul Urkijoren Errementari filmak aurkeztutako behin betiko kartela.

Alex de la Iglesia izan da kartela zabaldu duena. Eguerdian, Twitterren bidez Ignacio RC ilustratzaileak osatutako lana ezagutzera eman du:

 

 

Kolore gorriak nagusi, pertsonaia nagusiak ikusi eta ezagutu ditzakegu. Gainera, behin betiko kartel honetan Sitgeseko Zinemaldiaren eta Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 28. Astearen logoak ere aurkitu ditzakegu.

 

Estreinaldiak: Sitgesen urriaren 12an, Donostian 28an

Aurrez ezagutzera eman genuen bezala, Errementariren Nazioarteko estreinaldia Sitgeseko Zinemaldian izango da urriaren 12an. Lana estreinatzeko leku ezin hobea. Norbaitek Sitgesen egoteko bada, hemen sarrerak erosteko aukera asteartetik aurrera: Sitgeseko Zinemaldia - Sarrerak 

Beste alde, Euskal Herriko estreinaldia urriaren 28an izango da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 28. Astearen inaugurazioan. Bertan Paul Urkijo, eta aktoreak ere, egotea espero da.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.