Errementari filmaz solasean Paul Urkijo, Kandido Uranga, Eneko Sagardoy, Josean Bengoetxea eta Uma Bracagliarekin

Zinema Uneak - 2018-03-02T00:52:04+01:00

Azkenik heldu da eguna. Gaur estreinatzen da Paul Urkijo zuzendari arabarraren lehenengo film luzea: Errementari. Asko eta luze hitz egin da, eta dugu, lan honen inguruan. Momentuz, kritika bikainak jasotzen ari da baina orain ikusleen txanda da.

Eta esan bezala, orain arte kazetariek asko hitz egin dugunez, Zinema Uneak webgunean pasaden asteazkenean antolatutako "Media Day" egunaz baliatuz lekukoa eta hitza benetako protagonistei lagatzea erabaki dugu: Paul Urkijo zuzendariari eta Kandido Uranga, Eneko Sagardoy, Josean Bengoetxea eta Uma Bracaglia aktoreei.

Hemen dituzu solasadien bi bideo. Alde batetik Urkijo, Uranga eta Sagardoy. Bestetik Bengoetxea eta Uma gaztea. Errementari filmaren lan taldean harreman estuak sortu direnaren froga bideoetan ikusi daitekeen konplizitatea.

  

 
 Josean Bengoetxea eta Uma Bracaglia gaztearekin solsasean

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.