Errementari: Nor da Alastor? Jakin nahi baduzu ikusi bideoa...

Zinema Uneak - 2018-03-01T23:49:03+01:00

Azken egunetan, Errementari filmaren estreinaldia hurbiltzen hasi denean, Arabako herrien plaza nagusiak bisita bitxi bat jaso dute: Deabru xelebre batek gidatutako Errementariren furgoneta. Bai, promozio ekintza bat baina bitxia bere jatorrian. Nor demontre da ba deabru hori?

Deabru hori antzezten duen pertsona Paul Urkijoren pelikularekin bi lotura ditu: alde batetik Alastor deabrua antzeztuz, bestetik hasieratik proiektua martxan jartzeko zuzendari arabarrak aurkitutako lehenengo laguntzetako bat izan zelako.

Pertsona dibertigarri eta konprometitu bat, lagun eta ekoizle zoragarria. Nor da ba Alastor? Ikusi bideoa eta jakingo duzu.

 

 

"Une goxoak dira euskal zinemarako"

Gure infernuko delegatua (@ortzifilms), @PaulUrkijo eta Luis de Oza (Kinoskopik Film Produktion), @ErrementariFilm-en aurkezpenean, @vitoriagasteiz-eko Udaletxean!

Bideoa @EiTBKultura eskutik!
Estreinaldia martxoaren 3an, @filmax-en eskutik! pic.twitter.com/5VgPh5rAPo

— Errementari (@ErrementariFilm) 14 de febrero de 2018

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.