ESTREINALDIAK Abuztuak 4: Atomikoa, Transformers: Azken zalduna, Abracadabra, Bizidunak osatu...

Zinema Uneak - 2017-08-03T21:04:49+02:00

Ostiral berri bat eta estreialdi sorta berria ere. Akzioa, abentura, komedia, drama, historia,... denetarik: Atomikoa, Transformers Azken zalduna. Mountaukera itzulera, Bizidunak osatu, Abracadabra,... Ikusle ezberdinentzako aukera ezberdinak.

Zineman zein ikusiko duzuen hobeto aukeratzeko, hemen dituzue estreinaldi garrantzitsuenen daturik esanguratsuenak (informazio gehiago fitxa bakoitzean): 

 

Atomikoa

Filmaren fitxa (euskaraz)

Gerra Hotzan, MI6 agentziako agente sekretu bat Berlinera joango da kide dituen beste agente batzuen bat-bateko hilketak ikertzeko.

Espioak, Gerra Hotza eta Berlingo harresia protagonistak Charlize Theronen lan berrian. Akzioa non nahi eta istorio entretenigarri bat lan nabarmen honetan. James McAvoy, Sofia Boutella eta John Goodman ere ikusiko ditugu. Dudarik gabe, uda arratsalde/gau bat zineman gozatzeko aukera bikaina.

 

Transformers: Azken zalduna

 

Filmaren fitxa (euskaraz)

Gizakiak erdian dituen Decepticonen eta Autoboten arteko guda ez da amaitu. Optimus Primek Cybertron planetara bueltatuko da, dena suntsituta dagoela ikusteko soilik. Nola konpondu? Iraganera bidaiatuz, Lurrean mende askoren zehar gordeta egon dena berreskuratzeko..

Transformers: Iraungitze aroa filmaren jarraipena, Azken zalduna saga honen bosgarren filma da. Kritika gogorrak jaso dituen arren, zinemetan ez du hain ibilbide kaskarra izan. Ez da film bikain bat, baina Transformers eta Michael Bayren zaleak gozatuko dute seguru.

 

Bizidunak osatu

Filmaren fitxa (euskaraz)

Hiru lagun itsasoan surf egiten daude. Ordu batzuk geroago, etxerako bueltan, istripu bat izango dute. Havreko ospitalean Simonen bizitza kolokan egongo da. Bitartean, Parisen emakume batek, bizirik irauteko, transplante baten zain dago.Patagoniako langileburu zahar bere lana galtzen du. Bere lekua langile gazte batek hartzen du. Aldaketa ez da batere erraza izango bientzat. Elurra helduko da eta dena zuriz estaliko da, lekua bakartuz. Bakoitzak bere moduan neguari aurre egingo dio.

Istorio gogor eta hunkigarria film frantsez honek aurkezten duena. Bizitza eta heriotzaren arteko gatazka, hiltzearen eta bizirautearen arteko lotura. Oso lan interesgarria, kontakizun eta hausnarketa sakonak bilatzen dituzten ikusleentzako aproposa.

 

Abracadabra

Filmaren fitxa (euskaraz)

Carmen eta Carlos Madrilgo kanpoaldean bizi den bikote bat da. Carmen, etxeko andre langile bat. Carlos, Real Madril taldearen zale amorratu bat. Eguneroko ohikeriari etsita, bilobaren ezkontzan euren bizitza hankaz gora jarriko da. Pepe lehengusuak egingo duen hipnosi ikuskizun batean Carlos parte hartuko du, hurrengo goizean, ez ohiko gauzak egingo dituelarik. Zer gertatu den ikertzen duen bitartean, Carmen bere senar "berriaz" maitemintzen hasiko da.

Pablo Berger bilbotarraren lan berria. Antonio de la Torre, Maribel Verdu eta Jose Mota protagonistak komedia ero honetan. Komedia bat baina beldurrezko eta thriller ukituekin. Dibertigarria eta interesgarria, lan bitxi eta ezberdin bat. 

 

Aste honetan gainera film historiko bat, Erregearen erabakia, eta komedia intresgarrii bat, Montuakera itzulera. Beste estreinaldi hauen inguruko informazioa hemen aurkitu dezakezue: fitxak, trailerrak euskaraz, argazkiak,... Ondo pasa! 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.