ESTREINALDIAK Uztailak 14: Tximinoen Planetaren Gerra, Cars 3, Beren istoriorik onena,...

Zinema Uneak - 2017-07-14T03:04:43+02:00

Asteazkenean Tximinoen planetaren gerra estreinatu ondoren, gaur heltzen dira beste estreinaldiak gure zinema-aretoetara. Animazioko zinema Cars 3rekin, komedia dramatikoa Zita itsua bizitzarekin, zinema historikoa Beren istoriorik onena lanarekin edota autore-zinema Esne Bidean ekoizpenarekin. Aukera ezberdin asko asteburu osoa zinema ikusten pasatzeko.

Zineman zein ikusiko duzuten hobeto aukeratzeko, hemen dituzue estreinaldi garrantzitsuenen daturik esanguratsuenak (informazio gehiago fitxa bakoitzean): 

 

Tximinoen planetaren gerra

Filmaren fitxa (euskaraz)

Garaia heldu da. Tximinoak eta gizakiak azken borrokan murgilduko dira. Lurran ez dago biontzako lekurik, bata ala bestea izan beharko du. Tximinoen Planetaren Gerra hasi da.

Tximinoen trilogia berria bere amaierara heltzen da. Matt Reeves zuzendaria lanetan eta Andy Serkis eta Woody Harrelson protagonista bezala. lan zoragarri hau asteburu honetan estreinatzen den filmik onena da. Tximinoak ez dira inoiz hain gizaki izan.

 

Cars 3

Filmaren fitxa (euskaraz)

McQueenek Jackson Storm auto berriari aurre egin beharko dio: eleganteagoa, motor indartsuago bat eta aerodinamika abangoardistagoa duen lasterketa-auto bat. Bere arerioa gainditzeko nahi horretan "Tximista" McQueenek istripu batizango dugu. Momentu horretatik aurrera helburu bakarraizango du buruan: berriro ere lasterketa-autorik onena izatea. Baina lortuko ote du?

Pixarren saga arrakastatsuenak bere hirugarren atala aurkezten du. Rayo McQueenen abentura berri hau berritasun handirik eskaintzen ez badu ere, teknikoki bikaina eta entretenigarria da. Animaziorik onena. Seguruenik, ez da azken jarraipena izango. Ikusiko dugu.

 

Beren istoriorik onena

Filmaren fitxa (euskaraz)

II. Mundu Gerraren erdian, Londreseko zinema enpresa batek herriaren grina igotzeko film baikor bat egiteko mandatua jasoko du. Istorioa "emakume-ukitu" izan behar du, eta horregatik gidoilari taldea emakume batekin handitzea erabakiko dute. Horrela, Catrin Cole izeneko idazkari batek bere bizitza aldatuko duen lana aurkituko du.

Zinema eta emakumeen garrantzia protagonista ekoizpen britaniar honetan. Gemma Arterton, Sam Claflin, Bill Nighy edota Jack Hustonekin, eta Lone Scherfig (An Education) zuzendariaren gidaritzarekin. Gustura ikusten den lan entretenigarri bat, non zinema nola egiten den ere ikasiko dugun.

 

Esne bidean

Filmaren fitxa (euskaraz)

Udaberria gerra garaian. Egunero esne saltzaile batek eta bere astoak, bere merkantzia baliotsua banatzeko, soldaduen balak saihestuz gerra-tokia zeharkatzen dute. Zorteduna, herriko neska xarmagarri batez maitatua, etorkizun zoriontsu batekin... italiar emakume misteriotsu bat agertzen den arte. Bien artean sortuko den maitasun sutsua eta debekatua bere bizitza hankaz gora jarriko du. Elkarrekin abentura fantastiko eta arriskutsu desberdineten murgilduko dira.

Ia zortzi urte geroago, Emir Kusturica zuzendari serbiarrak bere lan berria estreinatzen du. Zuzendari, gidoi,ari eta aktore lanak eginez, oraingoan Monica Belluci italiarra du lankide. Amodio istorio fantastiko eta bitxi bat. Bitxia eta zoragarria.

 

Aste honetan gainera Zita itsua bizitzarekin eta Loria minutu bat lanak ere estreinatzen dira. Beste estreinaldi hauen inguruko informazioa hemen aurkitu dezakezue: fitxak, trailerrak euskaraz, argazkiak,... Ondo pasa! 

 

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.