ESTREINALDIAK Uztailak 28: Tanna, 50 udaberri, Spider-Man: Homecoming, Negua...

Zinema Uneak - 2017-07-28T01:03:57+02:00

Ostiral honetan urteko filmik onenetariko baten estreinaldia biziko dugu: Christopher Nolanen Dunkerque. Zinema belikoa %100ean. Ikusgarria hasieratik amaierara. Nolanen azken lanarekin batera komedia ero bat (Kontrolik gabeko gaua), abenturazko bat (Mara eta Suaren jauna), beldurrezko bi (Zazpi desio eta 47 metrora) eta film historiko bat (Indiako azken erregeordea) estreinatzen dira.

Zineman zein ikusiko duzuen hobeto aukeratzeko, hemen dituzue estreinaldi garrantzitsuenen daturik esanguratsuenak (informazio gehiago fitxa bakoitzean): 

 

Spider-Man: Homecoming

Filmaren fitxa (euskaraz)

Peter Parker/Spider-Man gazte bat bere bizitza berriari aurre egiten saiatuko da. Bere botereak ezagutzen joan hala, aurrera pausu bat emateko prest agertuko delarik.

Bost saiakera eta gero, Spider-Man pertsonaiaren esentzia hoberen harrapatu duen filma estreinatzen da. Jon Wattsen Spider-Man: Homecoming armiarma gizonaren lehenengo urratsak kontatzen dizkigu, Amerika Kapitaina: Gerra Zibilean ikusitakoaren ostean. Institutuko bizitza superheroiaren ardurekin nahastuta. Dibertigarria hasieratik amaierara.

 

Tanna

Filmaren fitxa (euskaraz)

Drama honek Yakel tribuko bi gazteen amodioa kontatzen digu, arauak errespetatzearen eta euren amodioari leial izatearen artean izan zuten eztabaida ardatz nagusia izanik; nahiz eta horrekin beren tribua arriskuan jarri. Erabaki horrek zauri sakon bat utzi zuen yakeltarren artean.

Istorio erreal batean oinarrituta, Tanna uhartea paradisu galdu bat da. Yakel tribua benetazkoa da eta bi protagonisten amodio istorioa ere pasaden mendean gertatu zen. Argazki zoragarri batez eta istorio hunkigarri batez gozatzeko aukera bikaina.

 

Negua

Filmaren fitxa (euskaraz)

Patagoniako langileburu zahar bere lana galtzen du. Bere lekua langile gazte batek hartzen du. Aldaketa ez da batere erraza izango bientzat. Elurra helduko da eta dena zuriz estaliko da, lekua bakartuz. Bakoitzak bere moduan neguari aurre egingo dio.

Argentinatik heltzen den drama interesgarri bat. Belaunaldi ezberdinen arteko talkaren inguruko istorioa bat, gizakia bere lekua mantentzeko egin ditzakeen gauzen adibide. Gogorra eta hunkigarria aldi berean, aste honetako drama interesgarriena.

 

50 udaberri

Filmaren fitxa (euskaraz)

Aurore Tabort banatuta dago, bere lana galdu berri du eta amama izango den berria jaso du. 50 urte dituela noraezean doala dirudi, para ustekabean bere gaztaroko amodioarekin topatuko da bere bizitza aldatuz.Baina Aurore ez dago ados aldaketa horrekin. Abentura berri batean murgiltzeko beldurra du.

Adin bat duzunean eta bizitzak atsedenaldirik ematen ez dizunean, aurrera jarraitu edo etzi beterik ez dago. Frantziak eskaintzen digun komedia honetan hori da gakoa, eta Aurorek bizitzak eskaintzen dizkion aldaketen aurrean izango duen jarrera erabakigarria izango da.

 

Aste honetan gainera beldurrezko Inside eta etxeko txikienei zuzendautako Greg, gizajo baten egunkaria: Errepidean lanak ere estreinatzen dira. Beste estreinaldi hauen inguruko informazioa hemen aurkitu dezakezue: fitxak, trailerrak euskaraz, argazkiak,... Ondo pasa! 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.