ESTREINALDIAK Uztailak 7: Baby Driver, Abertzaleen eguna, Burdinazko bihotzeko gizona,...

Zinema Uneak - 2017-07-07T01:24:00+02:00

Berriro ostirala, berriro estreinaldi eguna. Zazpi lan zoragarri bezain ezberdin. Historikoak batzuk (Abertzaleen eguna, Tom of Finland edota Burdinazko bihotzeko gizona), dibertigarriak eta abenturaz beteta beste batzuk (Baby Driver edota Gauez heltzen da). Zinema zale guztiontzako aukera ezberdinak.

Zineman zein ikusiko duzuten hobeto aukeratzeko, hemen dituzue estreinaldi garrantzitsuenen daturik esanguratsuenak (informazio gehiago fitxa bakoitzean): 

 

Baby Driver

Filmaren fitxa (euskaraz)

Baby lapurreta gidari gazte bat da. Mafia buru batek behartuta krimen-munduan murgilduta, oraingoan kale egitera bideratutako plan batean murgilduko da. Aurrera jarraitzea edo ihes egitea dira bere aukerak, zein hautatu erabakitzea ez da bat ere erraza izango.

Edgar Wright zuzendariaren lan berria lapurretak eta musika protagonista dituen ekoizpen entretenigarri bat da. Dibertigarria eta interesgarria ere. Protagonistak  Ansel Elgort, Jon Bernthal, Kevin Spacey, Jon Hamm, Lily James edota Jaimie Foxx protagonista dituen lan hau udako sorpresa izan daiteke.

 

Abertzaleen eguna

Filmaren fitxa (euskaraz)

Ed Davisek, Bostongo poliziak, 2013an hirian ospatzen den maratoi famatuan gertatutakoak ikertu beharko ditu; bi lehergailu hainbat pertsona hil eta ehunka zauritu utzi zituztenean. Ikerketa hiri osotik zabalduko da atentatuaren arduradunak diren terroristak atxilotu nahian.

Abertzaleen eguna Peter Berg eta Mark Wahlberg betzen dituen proiektu berria da. 2013an Bostongo maratoian lehertutako bi bonben inguruko istorioa dugu. Hunkigarria une askotan, oso lan interesgarria da.

 

Burdinazko bihotzeko gizona

Filmaren fitxa (euskaraz)

"HHhH" Himmlers Hirn Heiβt Heydrich alemaniar esaldiaren siglak dira: "Himmlerren adimenaren izena Heydrich da". Hauxe bai zen Alemania Nazian SSak Reinhard Heydrichen, Gestapoko arduradunaren, inguruan esaten zutena. Heydrich Hirugarren Reicheko gizonik arriskutsuena eta beldurgarriena zen, nazismoko pertsonaiarik misteriotsuena. 1942an, Txekiar erresistentziako bi kide paraxutez Pragan salto egingo dute helburu bakar batekin: Reinhard Heydrich hiltzea.

Duela hilabete batzuk, ekintza armatu berdina kontatzen zuen beste lan bat estreinatu zen: Anthropoid. Oraingoan Cédric Jimenezen gidaritzapean, Jason Clarkek  edota Rosamund Pikek lan interesgarria osatzea lortzen nahi du.

 

Tom of Finland

Filmaren fitxa (euskaraz)

Tom of Finland Touko Laaksonen artista finlandiarraren bizitza kontatzen digu, nazioarteko arrakasta lortzen duen arte. II. Mundu Gerraren ostean, Touko bere herrialdera itzuliko da, herri ilun eta triste bat non homosexualitatea debekatuta dagon. Toukok aurkitu duen ihesbide bakarra artea izango da, eta gizon homosexualen marrazkiak egiten hasiko da. Bere marrazkiek Los Angeleseraino eramango dute Touko. Tom of Finland ezizenarekin sinatutako marrazkiak oso famatuak izango dira, gay ikono bat bilakatuz.

Pasaden mendearen erdialdean homosexuala izatea ez zen batere erraza, are gutxiago Finlandia bezalako herrialde batean. Tom of Finland Touko Laaksonen artistaren bizitzaren kronika da: zailtasunak eta zorionak, eta nola ez EEBBtara egingo duen bidaia. Intimista baina interesgarria eta erraz ikusten dena.

 

Aste honetan gainera Gauez heltzen da, Amodioaren Estatu Batuak eta Wedding Plannerra lanak ere estreinatzen dira. Beste estreinaldi hauen inguruko informazioa hemen aurkitu dezakezue: fitxak, trailerrak euskaraz, argazkiak,... Ondo pasa! 

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.