Ezagutu 7. denboraldia, Tronuen Jokoa telesailaren 24 argazki berri!

Zinema Uneak - 2017-06-13T09:59:36+02:00

Hilabete eskas gelditzen da ikusminik handiena sortzen ari den uda honetako estreinaldirako. Eta ez, ez da zinema-aretoetan ikusgai egongo de film bat. HBO katearen Tronuen Jokoa telesailaren 7. denboraldiaz ari gara. Eta itxaronaldia errazagoa egiteko, oraingoan, 24 argazki berri zabaldu dituzte... bai, bai, 24!

Istorioaren inguruko "spoilerrik" zabaldu gabe, pertsonaia nagusi gehienak ikusi daitezke irudi berri hauetan; baina adi, badago itzulera interesgarriren bat ere. Guk ez dizuegu gehiago azalduko informazio "delikaturik" ez idazteko. Hori bai, argazkiak zoragarriak dira.

Denboraldi berri hau zazpi kapituluz osatuta egongo da, eta kapitulu horien luzerak ere zabaldu dira. Azpimarratzekoak dira lehenengo eta azkenengo kapituluena: denboraldia estreinatzeko 60 minutuko kapitulu bat iragarri da, eta maiatzeko 81 minutuko beste bat. Ia film luze baten iraupenarekin.

Tronuen Jokoaren 7. denboraldia, gurean, uztailaren 17an estreinatuko da.

Gerra Handia hemen da!

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.