Ezagutu Batman Lego filma: Behind the bricks

Zinema Uneak - 2017-01-30T11:05:01+01:00

Batman Lego filmaren estreinaldirako egun gutxi falta direla, filma eta bere pertsonaiak hobeto ezagutzeko bideo bat zabaldu du Waner Brosek: Behind the Bricks (Adreiluen atzean). Bertan, bai Batmanek baita Robinek eta baita Jokerrek ere pelikula honen inguruan pentsatzen dutena azaltzen digute, tarteko animaziozko lan dibertigarri honen hainbat zati ikusteko aukera izango dugularik.

Lego filmaren arrakastatik sortutako film honek Chris McKay (Robot Chicken telesaila) du zuzendari eta jatorrizko hizkuntzan ahotsak jarri duten aktoreen zerrenda erotzekoa da: Will Arnett (Batman), Michael Cera (Robin), Rosario Dawson (Barbara Gordon), Ralph Fiennes (Alfed) eta Zach Galifianakis (Joker), beste askoren artean. 

Euskaraz Zineuskadiren eskutik

Batman Lego filma otsailaren 10ean estreinatuko da, eta gurean gainera euskaraz ere. Zineuskadiren bermearekin eta Euskal Herriko hainbat zinema-aretoetan. Ekoizpen handi batez ari gara, kasu honetan, Warner Bros Pictures-ek ekoitzia. Super-heroien munduan murgiltzen gaitu, aurrekari duen Lego filmak ematen duen bermearekin.

Hurrego astean zein aretoetan egongo den ikusgai informatuko dugu.

Zinema Euskaraz sendotzen Zinema Euskaraz programa urrats kuantitatibo eta kualitatiboak ematen ari da azken urteotan. Geroz eta gehiago dira euskarara bikoizten diren filmak, eta ez hori bakarrik, bikoizten diren filma horien kalitateak gora egin du nabarmen.

2017an programa sendotzen jarraitzea da helburua, azken urteotako ildoari jarraipena emanez. Modu honetan, Euskal Herriko haur eta gazteek zinemaz gozatzeko aukera daukate euren hizkuntzan, euskaraz, gaztelerazko bertsioak estreinatzen diren momentu berean.

 

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.