Ezagutu Resident Evil: Istorio bakarra, sei film

Sara Sebastián Pérez - 2017-02-04T11:05:00+01:00

Resident Evil: Azken atala filmaren estreinaldia dela eta, saga honen pelikula guztiak gogoratzea ideia ona izan daiteekela pentsatu dugu. Guztira (atzo estreinatu zen filmarekin) sei ekoizpen non Alicek (Milla Jovovich) mundua salbatu beharko du, bai zonbien aurka baita Umbrella Corp.-en aurka.

 

Residente Evil

Estreinaldi Data: 2002/06/28

Zuzendaria: Paul W.S. Anderson

Aktoreak: Milla Jovovich, Michelle Rodriguez eta Ryan McCluskey

Iraupena: 100 min.

Umbrella korporazioak Raccoon Cityn duen gunean arazo bat sortu da: ezusteko baten ondorioz T-Birusa langileen artean zabaldu da. Egoerari aurre egiteko, Umbrellak goi mailako unitate militar bat bidaliko. Hauekin batera gunearen sarrera sekretuaren zaindariak ere joango dira: Spence eta Alice. Barruan aurkituko dutena kontrolik gabeko egoera bat izango da.

 

Resident Evil: Apokalipsia

Estreinaldi Data: 2004/11/05

Zuzendaria: Alexander Witt

Aktoreak: Milla Jovovich, Sienna Guillory eta Eric Mabius

Iraupena: 94 min.

Nola heldu jakin gabe, Alicek Raccoon Cityn esnatuko da. Azkar konturako da hiria zonbiz beterik dagoela, T-Birusa Umbrellaren gunetik atera eta hiritar guztiak kutsatu dituelako. Bizirik aurkituko dituen bi soldaduren laguntzarekin, Jill Valentine eta Carlos Olivera, Alice hiritik ateratzeko modu bat aurkitu beharko du; misil nuklear batek Raccoon City suntsitu aurretik.

 

Resident Evil: Iraungitzea

Estreinaldi Data: 2007/10/31

Zuzendaria: Russell Mulcahy

Aktoreak: Milla Jovovich, Ali Larter eta Oded Fehr

Iraupena: 94 min.

Raccoon Cityren suntsipenetik bizirik ateratako taldea Nevadako basamortuan barrena sartu da Alaskara heltzeko helburuarekin. Bertan, Arcadia izeneko zonbirik gabeko hiri bat dagoela uste bai dute. Alice karabanarekin bat egingo du Umbrella korporazioak bidaltzen dituen hiltzaileei aurre egiteko asmoz.

 

Resident Evil: Haraindia

Estreinaldi Data: 2010/09/10

Zuzendaria: Paul W.S. Anderson

Aktoreak: Milla Jovovich, Ali Larter eta Wentworth Miller

Iraupena: 97 min.

Alaskako Arcadia Umbrella korporazioak zabaldutako iruzur bat zela antzeman ondoren, Alice Los Angelesera helduko da. Bertan, kartzela batean bizirik irauten duen gizaki talde batekin topo egingo du. Euren laguntzarekin benetako Arcadia topatzen saiatuko da, gizateria salbatzeko aukera bakarra bai da.

 

Resident Evil: Mendekua

Estreinaldi Data: 2012/10/05

Zuzendaria: Paul W.S. Anderson

Aktoreak: Milla Jovovich, Sienna Guillory eta Michelle Rodriguez

Iraupena: 96 min.

Alice Umbrella korporazioaren esku dago. Esnatzerakoan korporazioak froga ezberdinak egiteko erabiltzen duen instalazio batean dagoelaz jabetuko da. Askatasunaren alde borrokatzen duen erresistentzia talde batekin, instalazio horretatik irteten saiatuko da. Oraingoan, aurkariak ez dira zonbiak soilik izango. Alicen iraganeko edozein pertsonarekin topo egiteko arriskua bai dute.

 

Resident Evil: Azken atala

Estreinaldi Data: 03/02/2017

Zuzendaria: Paul W.S. Anderson

Aktoreak: Milla Jovovich, Iain Glen eta Ali Larter

Iraupena: 106 min.

Alicek hondamendia hasi zen lekura itzuli beharko da: Raccoon Cityko instalazioa. Bertan, Umbrella korporazioak bere indar guztiak pilatuko ditu T-Birusarekin aurkako antidoto bat babestu nahian. Azken borroka izango da: Alice vs. Umbrella. Gizateriaren etorkizuna jokoan dago.

 

 

 

 

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.