Ezagutu Thor: Ragnarok, Jainko nordikoaren abentura berriaren lehenengo argazkiak

Zinema Uneak - 2017-03-09T09:07:50+01:00

Zabaldu dira Jainko nordikoaren hirugarren pelikularen lehenengo irudiak. Gaur arte Thor: Ragnarok filmaren inguruan ezer gutxi bagenekien, dena aldatu da Entertainment Weekly (EW) aldizkariak - ostegunero egiten duen moduan - biharko zenbakiaren aurrerapena argitaratu duenean. Bertan, esklusiban, Thor jainkoaren hirugarren pelikularen hainbat datu argitaratuko ditu baina, momentuz, argazki sorta bat eta ekoizpenaren istorioa ezagutzera eman ditu.

Thor: Ragnarok ez da bakarrik Jainko gerlariaren abentura berri bat izango, orain arte ikusi dugunarekin hausten duen lan bat baizik. Argazkiak ikusita Thorrek bere adats horia galdu duela antzemango dugu, edota bere armadura ere ezberdina denaz ohartuko gara. Pertsonaia nagusiak berdinak badira ere, zerbait aldatu da ekoizpen berri honetan.

Eta aldatu dena, Thorrek biziko duen esperientzia izango da: Jainko garaiezin bat izatetik bere burua salbatzeko borrokatzen duen gladiatore bat izatera. Hau da Thor:Ragnaroken koska. Urte luzez kartzelatuta egon den Hela hutsegite batean aske geldituko da. Mila urtez ziega batean egon den gerlari bortitz honek bere helburua argi du: mendekua hartu. Horretarako, Thor erasoko du eta Sakaar mundura bidaliko du. Bertan bizirauteko, Thor gladiatore bilakatuko da; baina arazo handi eta berde batekin topo egingo du: Sakaar munduko gladiatore indartsuena iraganean lagun, eta orain etsai dela dirudien, Hulk da

Ezer gutxi zabaldu bada ere, saga honen hirugarren ekoizpen honek umore gehiago izango duela iragarri dute bai zuzendariak baita aktoreek ere. Hau argazkiekin soilik ikustea ezinezkoa denez, lehenengo trailerraren estreinaldiaren zain egongo gara .

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.