Ezinezko Misioa 6ren protagonisten lehenengo argazkia

Zinema Uneak - 2017-07-12T02:08:07+02:00

Zeelanda Berrian egindako filmaketaren amaierarekin, Ezinezko Misioa sagaren seigarren atalak opari bat zabaldu du: film berri honen protagonisten argazki bat. Tom Cruise, Rebecca Ferguson, Simon Pegg eta Ving Rhames laurok batera.

Oraindik behin betiko izenbururik ez duen ekoizpen honetan aipatutako lau aktoreez gain Alec Baldwin, Sean Harris edota Michelle Monaghanen itzulerak ere ikusiko ditugu. Gainera, pertsonaia berriak ere batuko dira: Henry Cavill (Batman v Superman), Vanessa Kirby (The Crown) edota Angela Bassett (Tina).

Lau protagonista nagusien argazkia ez da zabaldu den bakarra. Albiste honetan filmaketa inguruko beste argazki batzuk ere ikus ditzakezue.

Lehenengoz zuzendari batek saga honen bigarren film baten arduraduna izango da, kasu honetan sari hori jaso duena Christopher McQuarrie izan da. Gidoia ere, berriro, bere eskuetatik atera delarik.

Filmaketa duela hilabete batzuk hasi zen, eta Zeelanda Berrian amaitu eta gero Londresera itzuliko da.

Ezinezko Misioa 6 pelikularen estreinaldia 2018ko uztailaren 28rako iragarri da.

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.