Fast & Furious 8 ekoizpenak kartel berri eta indartsu bat zabaldu du

Zinema Uneak - 2017-03-07T14:00:00+01:00

Abiadura bizia, akzioa, kotxe pila bat eta protagonista nagusiak. Denetarik du Fast & Furious 8 filmaren azken kartela. Eta biziko dugun egoera argi uzteko, berriro ere, pelikula berri honen leloa: "Family no more" (Familiarik ez).

Aste Santu erdian, apirilak 12an, estreinatuko den Fast and Furious sagaren film berriak Paul Walker eta bere pertsonaiaren galerei aurre egin beharko die. Horretarako, Dominic Torettok (Vin Diesel) egoera berri eta ezezagun bat biziko du: familiatik aldenduko da.

Etengabeko akzio ikusgarria agintzen duen ekoizpen hau ez da, hala ere, saga honen azkenengo atala. Baina ez gara hasiko etorkizunera begira, oraindik zortzigarren pelikularen estreinaldiaren zain baikaude. 

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.