Fast & Furious 8ren behin betiko trailerra... akzioa eta abiadura segundu oro!

Zinema Uneak - 2017-03-10T21:01:15+01:00

Estreinaldirako hilabete falta dela Fast & Furious 8 pelikularen behin betiko trailerra zabaldu da. Eta, nola ez, gurean euskaraz aurkitu dezakezu. Vin Diesel, Dwayne Johnson, Michelle Rodriguez edota Charlize Theron abiadura bizian eta akzioaren botoia askatu gabe.

Hiru minutuko aurrerapen bat non Dominic Torettoren nondik norakoak, Charlize Theronen Cipherren kontrola eta Lettyren beldurrak ikusiko ditugu. Film honetan Dominic eta Letty ezkondu eta erretiratu ostean, Torettok desagertu eta Cipherrekin bat egingo du. Familiari bizkarra emango dio eta euren aurka jarriko da. Zergatik? Hori da zalantza handiena, eta jakiteko estreinaldi egunera arte itxaron beharko dugu.

Gozatu trailer ikusgarri honetaz eta, ez ahaztu, Fast & Furious 8 apirilaren 12an estreinatuko dela.

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.