Fe de etarras filmak estreinaldi data eta lehenengo teaser bat ezagutzera eman ditu

Zinema Uneak - 2017-09-05T22:10:54+02:00

Urte askoz tiraderan gordetako proiektu bat izan ondoren, Borja Cobeaga eta Diego San Joseren Fe de etarras pelikula ekoizpen, filmaketa eta post-produkzio azkarra izan du. Netflixek filma urriaren 12an estreinatuko duela iragarri du, eta gainera teaser trailer bat ere zabaldu du.

Hogeita hamar segundoko bideo dibertigarri bat da lehenengo aurrerapen hau, eta ekoizpenaren ideia ezagutzen joateko balio du. Teaserrean bai Javier Camara, baita Gorka Otxoa, Julian Lopez eta Miren Ibarguren ere ikusteko aukera dugu. Lan honen lau aktore nagusiak.

Fe de etarras lana ere aurtengo Zinemaldian ikusteko aukera ere izango da. Velodromoan izango da ikusgai, baina oraindik eguna zehaztu gabe.

 

 

Borja Cobeaga berak zuzendari lanetan arituko da eta aktore nagusi bezala Javier Cámara, Miren Ibarguren, Gorka Otxoa edota Julian López aurkituko ditugu.

Istorioa 2010an kokatuko da, Espainia Munduko Futbol Kopa irabazi zueneko garaian. ETA kide batzuk martxan jartzeko deiaren zain daude, baina bitartean zer egin? Inguruarekin bat egin eta Espainiaren garaipenaz poztu edo ez? Taldea, koldarra ez dela frogatu nahi duen beterano batek (Javier Camara), beren konpromisoa bandaren etorkizunera lotuta duen bikote bat (Miren Ibarguren eta Gorka Otxoa) eta Chuck Norris bezala sentitzeko taldera batu den mantxatar bat (Julian Lopez) osatzen dutelarik.

Borja Cobeaga eta Diego San Joseren Fe de etarras urriaren 12an estreinatuko da Netflix plataforman.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.