Forces of Destiny, Star Wars unibertsoko emakumezko heroien webseriea

Zinema Uneak - 2017-06-29T17:44:00+02:00

Star Wars unibertsoko emakumezko heroiei eskainitako animaziozko telesail bat da Forces of Destiny. Leia, Rey, Sabine, Jyn edota Ashokaren abentura laburrez gozatzeko aukera paregabea. Gaur, uztailaren 3an Youtuben estreinatuko den webserie honen trailerraz gozatzeko aukera duzu... euskaraz!

Disney eta Lucasfilm aurrera ateratako proiektu hau estreinaldi bitxia izango du. Alde batetik, aipatu bezala interneten datorren asteartean. Baina bestetik, telebistan ere Disney Channel katean uztailaren 9an.

Star Wars Forces of Destiny Lucasfilm Animation sailak eginiko lan bat da (Star Wars Rebels edota Clone Wars telesailen arduradunak). Gainera, ideia ez da soilik animaziozko telesail batera mugatuko. Forces of Destiny merchandising eta material ezberdinak hedatzeko ideiarekin jaio da: liburuak, arropa, jostailuak edota ohetarako arropa ere.

"Leia printzesatik Sabine Wrenera Star Warseko emakumezko heroi guztiak bakarrak dira, eta hori islatu nahi dugu proiektu honekin," azaldu du Jimmy Pitarok Disneyko arduraduna.

Adi egongo gara proiektu crossmedia/transmedia honetara. Momentuz, trailerraz gozatuko dugu.

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.