Galaxia berriro salbatzeko itzuli dira... Galaxiako Zaindariak Vol. 2 behin betiko trailerra euskaraz!

Zinema Uneak - 2017-03-02T09:43:08+01:00

Bere itzuleraz luze hitz egin dugu... baina zertarako itzultzen dira? Orain argi dugu: Galaxia berriro ere salbatzera... eta, horrela, euren soldatak igotzeko aukera izateko! Nola dakigu hori? Euren behin betiko trailerrean argi uste dutelako. Hona hemen Galaxiako Zaindariak Vol. 2 pelikularen azken aurrerapena, nola ez, euskaraz.

Akzioa eta umorea non nahi, bideo berri honetan nolabait istorioaren nondik norakoa kontatzeaz gain, pertsonaia berri bat aurkezten digute azken segundoetan. Ez dizuegu kontatuko trailerra ez hondatzeko, baina lehenengo filma eta jarraipen hau lotzen dituen ildoarekin erlazionatuta dago.

Trailerraz gain, azken egunetan ere behin betiko kartela ere zabaldu dute Marvelek eta Disneyk. Bertan, Star-Lord, Gamora, Baby Groot, Rocket eta Dax aparte, taldearekin bat egingo duten beste hiru pertsonaia ere ikusten dira: Nebula, Yondu eta, oraindik ezezaguna den, Mantis. Kolore biziz eta bizitasunez beteriko irudi bat.

Gogora dezagun, Galaxiako Zaindariak apirilaren 28an helduko direla gure zinema-aretoetara.

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.