Galaxiako Zaindariak Vol. 2 filmaren filmaketako argazkiak eta kartel berria
Pasaden asteburuan iragarki bat aurkeztu ondoren, Galaxiako Zaindariak albiste dira berriro ere aste honetan. Alde batetik, zabaldu duten kartel berriagatik. Bestetik, ComingSoon.net webguneak argitaratu dituen argazki berriengatik; filmaketako irudiak.
Kartel berriak pilatuta dauden kasete zinta batzuk aurkezten ditu, bakoitzaren izenburua pelikularekin zer ikusia duen zerbait delarik: estreinaldi data eta kredituak, izenburua, eta pertsonai bakoitzaren izena eta antzezten duen aktorearena. Poster dibertigarri bat.
Beste alde, filmaketa garaiko argazkiak Zoe Zaldana, Chris Pratt edota Dave Batista erakusten dizkigute James Gunn zuzendariarekin batera. Oraindik hilabete batzuk falta badira ere, Marvel unibertsoko lan berriak sortzen ari den ikusmina gero eta handiagoa da.
Ekoizpen honen arduraduna aurreko lanaren zuzendaria da, James Gunn. Berarekin batera, aktore nagusi guztiek berriro ere parte hartzen dute: Chris Pratt, Zoe Zaldana, Vin Diesel, Dave Batista, Sean Gunn, Chris Sullivan, Karen Gillan edota Bradley Cooper. Nobedade giza, hiru izen: Nathan Fillion, Sylvester Stallone eta Kurt Russell, baina oraindik euren paperen inguruko informaziorik gabe.
Estreinaldia maiatzak 5ean.











































