Galaxiako Zaindariak Vol. 2: Pertsonaien inguruko kartel-sorta koloretsu berri bat

Zinema Uneak - 2017-03-30T10:30:00+02:00

Guztira bederatzi kartel berri. Bakoitzak protagonista moduan protagonista bat duelarik. Denak oso koloretsuak eta deigarriak.

Star-Lord, Gamora, Rocket, Baby Groot, Drax, Nebula, Mantis, Ayesha eta Ego. Grisetik arrosara, urdinetik pasatuz. Bederatzi pertsonaia, bederatzi kolore.

Ekoizpen honen arduraduna aurreko lanaren zuzendaria da, James Gunn. Berarekin batera, aktore nagusi guztiek berriro ere parte hartzen dute: Chris Pratt, Zoe Zaldana, Vin Diesel, Dave Batista, Sean Gunn, Chris Sullivan, Karen Gillan edota Bradley Cooper. Nobedade giza, hiru izen: Nathan Fillion, Sylvester Stallone eta Kurt Russell, azken hau Ego izango delarik (Star-Lord pertsonaiaren aita)

Galaxiako Zaindariak Vol. 2 pelikularen estreinaldia maiatzak 5erako iragarrita dago.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.