Galaxiako Zaindariak Vol. 2ren irudi berriak: argazkiak eta kartelak

Zinema Uneak - 2017-03-23T12:38:47+01:00

Marvel unibertsoko hurrengo estreinaldia izanik, Erresuma Batuko Empire zinema aldizkariak Galaxiako Zaindarien abentura berriaren informazio berri asko zabaltzen ari da. Argazki berriak, kartelak eta bere hurrengo aldizkariaren azal bereziak besteak beste. Eta nola ez, gu informazio interesgarri honi behar zaion oihartzuna emango diogu.

Lehenengo argazkian Star-Lord, Gamora, Rocket eta Dax ikusi daitezke. Eurekin batera, Nebula. Guztiz baieztatuta ez badago ere, dirudienez oraingoan Nebula Galaxiako Zaindariekin lan egingo.

Bigarren argazkian, pertsonaia berri bat ezagutuko dugu: Ego, Planeta Biziduna. Egos Star-Lorden aita da. Zurrumurruen arabera, Chris Prattek berak proposatu zuen Kurt Russellen izena paper hay egiteko.

Hirugarrenean, Rocket eta Yondu aurrez aurre ikusten ditugu, seguruenik eztabaidatzen. Yondu aurreko abenturan ezagutu genuen, Star-Lorden maisu izan zen.

Beste alde, Empire aldizkariak aterako dituen bi azalak ere ikusi ditzakegu (bat talde osoarekin eta bigarrena Groot protagonista duena), eta kartel berri bat ere. Kartel berri hau IMAX formaturako prestatu den posterra da.

Galaxiako Zaindariak Vol. 2 apirilak 28an estreinatuko da gure zinema-aretoetan.

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.