Galtzontzillo Kapitanaren lehenengo trailerra, Dreamworks Animationen apustu berria

Zinema Uneak - 2017-03-30T07:30:00+02:00

Aste Santuan estreinatuko den Umetxo Buruzagiaz gain, aurten Dreamworks Animation etxeak beste ekoizpen bat du eskuartean: Galtzontzillo Kapitaina. Lan hau zinema-aretoetara udan helduko bada ere, orain lehenengo trailerra zabaldu dute.

Kung Fu Panda edo Madagascarren ildoa jarraituz, Galtzontillo Kapitaina umorez beteriko lan bat izatea espero da.Bi ume bihurrik euren eskolako zuzendaria hipnotizatuko dute zigor batetik ihes egiteko. Zuzendariak, hipnotizatzean, superheroi bat dela pentsatuko du: Galtzontzillo kapitaina. Orain, bi umeen ardura izango da zuzendaria kontrolatzea.

David Soren (Turbo) zuzendariaren azken lanaren estreinaldia ekainak 9rako iragarri da

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.