Gaur Dwayne Johnsonen Rampage proiektua estreinatzen da, hemen trailerra euskaraz!

Zinema Uneak - 2018-04-12T23:51:00+02:00

Gaur heltzen da gure zinema-aretoetara Rampage proiektua, Dwayne "The Rock" Johnson aktore eta ekoizlearen azken lana. Munstroz beteriko akziozko filma.

Brad Peyton zuzendua, Rampage Davis Okoye, gizakiekin harreman zaila duen gizonaren istorioa da. George tximinoarekin lotura berezi bat du. Baina esperimentu bat ondo ez doanean, George tximino txuri txiki bat izatetik gorila izugarri bat izatera pasako da. Era berean, esperimentu berean parte hartu duten hamaika animalia libre daudela jakingo da. Orain, Okoyek eta Georgek mehatxuari aurre egin beharko diote. Hemen duzue ere trailer ikusgarrai.

 

 

Johnsonekin batera Malin Akerman, Jeffrey Dean Morgan, Joe Manganiello edota Jake Lacy edota Jake Lacy aktoreak ikusiko ditugu. Hori bai protagonista nagusia George da,efektu digitalen bitartez sorturiko gorila ikusgarri bat.

Esan bezala, Rampage proiektua bihar estreinatzen da, apirilaren 13an.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.