Gaur estreinatuko da Animalia Fantastikoak 2ren lehenego trailerra, hemen aurrerapena

Zinema Uneak - 2018-03-13T06:59:21+01:00

Zortzi hilabete falta dira oraindik zinema-aretoetan estreinatzeko, baina Harry Potterren zaleak adi! Gaur, martxoak 13, estreinatuko baita Animalia Fantastikoak: GrindelWalden krimenak berriaren lehenengo trailerra!

Momentuz, ikusmina baretzeko hemen duzue zabaldu den aurrerapentxoa.

Animalia Fantastikoak eta non aurkitu arrakastatsuaren jarraipena, Newt Scamander eta Tina Goldsteinen abentura berriak kontatuko dizkigute. Aktoreen artean ia gehienak bueltatuko dira. Eddie Redmaynekin hasita (Newt Scamander) Dan Folgerreraino (Jacob Kowalski), hori bai Johnny Deepen ezusteko agerraldia oraingoan luzeagoa izango delarik. Ezin ditugu ahaztu Goldstein ahizpak Katherine Waterston (Tina Goldstein) eta Alison Sudol(Queenie Goldstein), eta ezta zabaldu diren aktore eta pertsonaia berriak: Jude Law (Albus Dumbledore), Zoë Kravitz (Leta Lestrange) edota Chaning Turner (Theseus Scamander). Eta espero ez zen itzulera misteriotsu bat: Ezra Millerrena Credence Barebonen papera berriro eginez.

 

 

Zuzendaritza lanetan David Yates egongo da berriro ere eta, nola ez, lehenengo filmaren arrakasta ikusita gidoia JK Rowlingek idatzi du beste behin bere kabuz. Musika arloan, aurreko abenturan bezala, James Newton Howard.

Istorioa 1927an hasiko da, Newt Sacamander New York utzi eta hilabete gutxi batzuk geroago. Grindelwaldek ihesaldi ikusgarri baten protagonista izango da eta ondorioz gero eta jarraitzaile sutsuagoak biltzen hasiko da. Ondorioz, Newt Scamander eta Tina Goldsteinen bideak berriro batuko dira, eta Albus Dumbledore gazte bat ere ezagutuko dugu.

Harry Potterren mundu magikoa gehiago hedatuko da eta, New York bisitatu eta gero, oraingoan Londresera itzuli eta Pariseko mundu magikoa ere ezagutuko dugu. Animalia fantastikoak sagan mundu magikoak biziko duen gatazka nazioartekoa izango da.

Animaliak Fantastikoak eta non aurkitu 2 filmaren estreinaldia 2018ko azaroaren 16rako iragarrita dago.

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.