Gaur estreinatzen da Psikonautas, Goya irabazledun euskal-galiziar ekoizpena

Beñat Uribe-etxebarria - 2017-02-24T03:00:00+01:00

Psikonauta etimologikoki buruko bidaiaria esan nahi du. Droga kontsumitzaileen artean hasi zen erabiltzen mende hasieran, esperientziak indartzeko helburuarekin. Horrela azaldu du Pedro Riverok bere filmaren izenburua. Animaziozko filmik onenari Goya saria jaso ondoren, zinemetara heltzear dago Psikonautak filma. Hauxe bera aurkeztu dute gaur goizean Pedro Rivero zuzendari eta gidoilariak, eta Carlos Juarez ekoizleak. “Izenburua errealitate mingarritik ihes egin nahi duten pertsonaia guztiak biltzen ditu”.

Filma izen bereko komikietan oinarrituta dago. Komiki hauek Alberto Vázquez ilustratzaile, komikilari eta animazio zuzendari coruñarra da. Film honetan, zuzendarikide eta gidoigile lanetan aritu da. “Komikia oso minimalista da, zuri-beltzean. Aldaketa substantzial bat dago bien artean”, adierazi du Riverok. Aldaketa horien artean kolorearen erabilera dago. Koloreak erabiliz “hobeto transmititzen da komikiko mezua”.

 

 

Berdin mantendu dena pertsonaien izaera da. Animaliak dira guztiak. Animaliak atenporalak dira arrazoitu du zinemagileak, antzina-antzinatik erabiliak, fabuletan adibidez, metafora moduan edota ezaugarri psikologikoak finkatzeko. Gainera, animalien unibertsaltasunak mezua haratago helaraztea errazten du: “Animalia antropomorfoen erabilera ez da Disneyrena propio”.

Pertsonaien “background-ean” sakondu nahi izan dute, komikiarekin alderatuz. Birdboy eta Dinky dira, komikietan jatorrizko protagonistetan bereziki, Dinkyren ihesean oinatz sakonagoak gauzatzeko eta Birdboyri istorio finkoagoa emateko, “komikian drogak kontsumitu besterik ez baitzituen egiten”. Pertsonaia hauez gain, bigarren mailako batzuetan ere sakondu nahi izan dute, batzuk filmerako espresuki sortuz: “Ez ditugu trama berriak multzokatu, baizik eta garapen organikoago bat eman diogu komikiari”.

 

 

Istorioaz gain, nabarmentzekoak dira soinua eta musika, “ez genuen presentzia melodiko bat lortu nahi, baizik eta aldarteak eta sentimenduak aldartzea”. Aranzazu Calleja da musikaren egilea, Carlos Juarez ekoizleak aipatu duenez, Basque Films ekoiztetxearen aspaldiko kolaboratzailea dena. Soinuari dagokionez, Iñaki Roso teknikaria izan da arduraduna, filmari beharrezkoa zitzaion giroa emanez: “Filmak Goya saria du aitorpen modura, baina filmaren atzean lan handia dago eta denek merezi dute sari bat haien lanagatik”.

 

Goya sarietan irabazle

Goya hitza aipatzea halabeharrezkoa izan da, haien aurrean baitago tente. “Maila lokalarekin itsututa gaude. Europar Film Sarietan, animaziozko filmik onenera izendatu gintuzten, baina hau ez da hain entzuna izan”, nabarmendu nahi izan du Carlos Juarezek, “gure aurkariak orain Oscar Sarietan hautagaiak izan dira. Animaziozko filmen top mundialean gaude”. “Badakigu publiko guztiarengana iristea zaila dela helburu hori ez duen film batekin. Hau ez da Ocho Apellidos Vascos. Hala ere, harrera ona izan du festibal desberdinetan, ikusaraziz ez dagoela animaziozko filmen jarraitzaileentzat egina bakarrik”, jarraitu du Riverok. “Gaur egiten den zinema ez da publikoak nahi duena, baizik eta telebista kate pribatuek nahi dutena. Guk kalitatezko edukia sortu nahi dugu, gure publikoa kalitatekoa dela uste baitugu”. Filma 80 herrialdetan aurkeztu dute eta maiatzean Frantzian estreinatuko da. Are une garrantzitsuena irailean iritsiko da, Estatu Batuetan estreinatuko baitute ingelesez, “animaziozko zinema independentean indar gehien duten banatzaileetako batekin”.Bere hitzetan, “Bilbotik eta Galiziatik lortu dugun mugarria da”.

 

 

EAEko eta Galiziako, bai eta estatuko gobernuen diru-laguntzari esker eraman baita filma aurrera, bai eta EITB eta TVE kate publikoen diru-laguntzekin. “Inbertsio publikoa existituko ez balitz, kate pribatuen eskuetan egongo ginateke, eta hauek negozioa besteri k ez dute bilatzen”, Carlos Juarezen esanetan.

 

Animaziozko filmen etorkizuna

Bukatzeko, Pedro Riverok animaziozko filmen egoerari buruz hitz egin du: ”Ikus-entzunezko industria Espainian ez da areagotuko erreformarik egiten ez bada. Animaziozko industria betidanik izan da eskasagoa, baina egonkor mantentzen da. Antza ematen du urte batean animaziozko zazpi film estreinatzen direla eta hurrengoan 3 besterik ez. Hori animaziozko filmen atzean dagoen lanaren ondorioa  da, animaziozko film bat egiteko gutxienez 2 urte behar baitira”. “Etorkizuna fronteren irekieran dago, propio diren gauza itxiak egin beharrean”, bukatu du Carlos Juarezek.

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.