Gaur estreinazen den Pacific Rim: Uprising filmaren IMAX trailerra... ikusgarria!

Zinema Uneak - 2018-03-23T06:25:00+01:00

Hain itxarona izan den Pacific Rim arrakastatsuaren jarraipenaren estreinaldi eguna heldu da. 2013an Guillermo del Torok Jaeger eta Kaijuz beteriko filma estreinatu eta gero, film berri bat egongo zela argi zegoen. Orain, estreinaldia prestatzeko hemen duzue zabaldu den azken trailerra euskaraz; IMAX formaturako trailerra.

Akzioa protagonista Jaeger eta Kaijuen borroka berria aurkezten digun azken aurrerapen honetan. Protagonista berri guztiak ezagutzeko aukera bikaina.

 

 

"Arraileko gudutik hamar urte pasa dira, eta ozeanoak lasai mantentzen dira, lasai baina urduri. Arraileko garaipenari esker Jaeger ekimena gizakiaren historian egondako mundu-mailako defentsa programarik indartsuena bilakatu da. Orain, PPDCak gazte ausart eta azkarrenei hurrengo heroiak izateko deialdia luzatzen die. Kaijuen mehatxua itzultzekotan, prest egongo dira."

 

Steven S. DeKnightek (Marvel's Daredevil) zuzendutako eta idatzitako Pacific Rim: Uprising filmean John Boyegaz gain Scoot Eastwood, Jing Tian, Lily Ji, Zhang Jin edota Wesley Wong ikusiko ditugu.

Pacific Rim: Uprising filmaren inguruko informazio guztia hemen.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.