George A. Romero zuzendaria eta Martin Landau aktorea zendu dira

Zinema Uneak - 2017-07-17T11:00:00+02:00

Hollywood eta Zinema-mundua triste daude. Bat-batean, eta ia ia batera, George A. Romero zuzendariak eta Martin Landau aktoreak agur esan digute eta.

George A. Romero "zonbien" sortzailea izateagatik ezaguna egin zen. 1968an Bizidun Hildakoen Gaua estreinatu eta gero, beldurrezko zinemaren errege bilakatu zen. Gerora, 1978an Hildakoen Egunsentia estreinatzerakoan bere "estatusa" behin betirako luzatu zen.  1940an New Yorken jaioa, George A. Romerok Toronton hil egin da 77 urte zituela.

Besta alde, Martin Landau aktorea Alfred Hitchcocken eskutik eman zen ezagutzera 1959an North by Northwest (Con la muerte en los talones) estreinatu zenean. Gerora, telebistan ere lan ugari egin zituen; Mission Impossible edota Space 1999 telesailetan adibidez. 80 eta 90ko hamarkadetan zinemara itzuli eta bere lan arrakastatsuenak osatu zituen. 1988an Oscar sarietarako eta Urrezko Globoetarako izendadenak jaso zituen Francis Ford Coppolaren Tucker filmean egindako lanagatik. Urte bat geroago izendapen berdina jaso zuen Woody Allenen Krimenak eta Hutsegiteak lanean parte hartzeagatik. Bost urte geroago, 1994an, eta oraingoan Tim Burtonen eskutik, Oscar saria eskuratzea lortu zuen Ed Wood pelikulan egindako lanagatik. 1928an New Yorken jaioa, Martin Landau Los Angelesen zendu da 89 urte zituela.

Goian bego biak.

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.