George Clooney eta Matt Damonen azken lanaren aurkezpena: Suburbicon

Zinema Uneak - 2017-09-28T11:12:00+02:00

Zer sortu daiteke George Clooney, Coen anaiak eta Matt Damon bezalako lau izar batzen badira? Hemen duzue erantzuna: Suburbicon. Umorez beteriko hilketa eta mafia istorio ero bat.

George Clooney zuzendari lanetan, Ethan eta Joel Coen gidoia idazten eta Matt Damon protagonista dituen film honek bere lehenengo trailerra eta kartela zabaldu ditu, eta gurean beti bezala euskaraz gozatzeko aukera duzue.

 

 

Bi minutu eta erdiko aurrerapen zoro bat. Hilketak, Mafia eta umore beltza momentu oro nahasten dituenak. Gainera, Matt Damonekin batera Julianne Moore edota Oscar Isaac ere ikusiko ditugu. Zalantzarik gabe hurrengo gabonetako estreinaldi garrantzitsuenetako bat. 

George Clooney eta Matt Damonen Suburbicon abenduaren 7an estreinatuko da gurean.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.