Ghost in the Shell filmaren behin betiko kartela eta trailerra... euskaraz!

Zinema Uneak - 2017-03-14T09:15:29+01:00

Estreinaldirako bi aste falta direla heltzen dira gurera Ghost in the Shell pelikularen kartel eta trailer berriak. Biak manga klasikoaren zinemarako moldaketaren behi betiko irudia.

Ohi den moduan, trailerra etenik gabeko bi minutu luze dira. Akzioz beteriko bideo koloretsu bat. Protagonista nagusia Scarlett Johansson, baina berarekin batera ere Rila Fukushima edota Takeshi Kitano. Irudi hauetan Major pertsonaia nagusiaren iraganaren informazio interesgarria ezagutuko dugu.

Kartelean ere, orain arte argitaratu diren guztietan bezala, Scarlett Johansson da protagonista nagusia. Atzealdea aurreko posterretan baino koloretsua izanik, New Port City hiria ikusi daiteke, ez dugu ezer berririk ikusten. Garrantzitsua aipatzen duten leloa: "Ez zioten bizitza salbatu. Lapurtu baizik". Esaldi bi hauek bai dira Ghost in the Shell filmaren istorioaren gakoa.

Estreinaldia, martxoak 31an

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.