Ghost in the Shell: Hasierako bost minutuen aurrerapena

Zinema Uneak - 2017-03-25T14:53:43+01:00

Ghost in the Shell pelikularen estreinaldirako aste bat falta dela, Paramount Picturesek filmaren hasieraren bost minutu aurreratzea erabaki du. Edozein aurrerapen bezala, bideo berri hau oso interesgarria da; bertan Mayorrek bere lankideekin duen harremana ikusi daitekeelako eta, era berean, Mayor beraren ahalmenak ere erakusten direlako.

Beste alde, IMAX formaturako kartel berri bat ere zabaldu da; nola ez, Scarlett Johansson protagonista nagusia delarik. 

Ghost in the Shell mangaren zinemarako moldaketak aipatutako Scarlett Johansson, Pilou Asbæk, Michael Pitt, Juliette Binoche eta Takeshi Kinato ditu protagonista nagusiak. Zuzendari lanetan aldiz, Edurnezuri eta Ehiztaria filmaren arduraduna: Rupert Sanders.

Estreinaldia, gurean,  hurrengo ostiralean, martxoak 31.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.