Gilmore Nesken berriena ikusteko eta ez ikusteko arrazoiak

Sara Sebastián Pérez - 2017-01-02T21:01:00+01:00

 

Gilmore neskak azaroan Netflixera itzuli ziren azaroan. Ikusi dituzu estreinatutako lau kapitiliu berriak? Bai? Ez? Zergait? 

Zalantzak badituzu, hemen gure analisia. Telesail mitiko honen atal berriak ikusteko eta ez ikusteko arrazoi zerrenda bi. Bikainak ez badira ere, guk ikustea gomendatzen diguzu.

GILMORE NESKAK IKUSTEKO HAMAR ZIO

1. Edward Hermann: Gilmore Nesken lau kapitulu berriak, 2014ko abenduaren 31n zendu eta Gilmore jauna antzeztu zuen aktoreari eginiko omenaldi luze bat delako.

2. Lehenengo kapitulua: Gilmore Neskak %100ean. Elurrarekin batera (Lorelairen amodioetako bat) telesail honen lehenengo denboraldien onena ere heltzen bai da gure telebistetara.

3. Kim jauna: Bai! Bai! Zazpi denboraldiren ostean, azkenik, Lanen aita ezagutuko dugu. Une txiki bat bada ere, Roryren lagun minenaren aita bizirik dagoela jakingo dugu. Sherman-Palladinok Star Hollowseko zaleei egiten dien keinu txiki bat.

4. Paris Geller I (Liza Weil): Bere lehen agerraldia, sabel alokatuak bilatzen, telesailaren muinaren adierazle bikain bat da.

5. Paris Geller II: Bigarren agerraldia. Chilton eskolako komunetan, Tristin ikusi eta ikaratzen denean. Betiko Paris zoragarria ikusten dugu berriro ere. Komunetako atea itxita mantentzeko egiten duen “ostiko hegalaria” zaleen buruetan egongo da betirako.

6. Emily Gilmorek (Kelly Bishop) DAR-eko emakumeak pikutara bidaltzen dituenean: Ezin da azaldu, hobeto ikustea.

7. Kirk (Sean Gunn): Bere film laburraren bigarren atala ikusiko dugu bai, baina benetan ikusgarria dena bere txerritxo Petal da. Seme bat izan nahi zuela jakin zutenean, auzokideek txerri bat oparitzea erabaki zutela ezagutzen dugun unea ahaztezina da.

8. Bunheads: Sherman-Palladinoren beste telesailaren hamaika aktore ikusiko ditugu. Bunheads eta Star Hollows bat egiten dute behin baino gehiagotan.

9. Bizitza eta Heriotzaren taldea: Amets bat bezala hasi eta Rory-Logan loturaren amaiera den sekuentzia osoa. Dibertigarria bezain zoroa.

10. Lorelai eta Luken ezkontza: Azkenik, telesailaren lehenengo kapitulutik espero genuena, egia bihurtzen da.

 

GILMORE NESKAK EZ IKUSTEKO ZAZPI ARRAZOI

1. Aktoreak zahartu dira: Ez da soilik helduagoak direla, ez. Zaharkitu dira. Eta ez da adin kontua soilik, gehienak ebakuntza-gela batetik pasa dira (txarrerako). Lorelai (Lauren Graham) adibide onena da: batzuetan beste pertsona bat dirudi.

2. Gu, ere, zahatu gara: Onerako zein txarrerako, aktoreak zaharragoak badira gu ere bai.

3. Musika-uneak: Askotan kontakizunetik kanpo eramango zaituzte. Bereziki, Star Hollows inguruko musikal amaigabea. Lorelai gertatzen zaion bezala, guri ere jasanezina iruditu zitzaigun.

4. Lorelai bera: Roryren pertsonaia galduta eta lekuz kanpo ikusten badugu ere, Lorelairen pertsonaia da telesailaren alde kaskarrena erakusten duena. Hain gutxi gustatu zitzaigun zazpigarren denboraldiaren isla da: berriro ere, Lukekin ezkontzea bere arazo guztien konponbide bakarra dirudi. Pena bat.

5. Rose Abdoo. Ez aktorearen lanagatik, bi pertsonaia ezberdin egitearen erabakiagatik baizik. Betiko Gypsyri (Star Hollowseko mekanikaria) Emily Gilmoren neskamearen (portugaldarra?) papera batzen zaio: Berta. Bi pertsonaiak aktore bera direla konturatzen zaren unetik aurrera, sekuentzia guztietan, Rose Abdoo bilatzen hasten zara Bertaren betaurreko eta ileordeen atzean.

6. Bigarren kapitulutik laugarrenera: Negu garaiko hasiera bikainaren ostean, ondorengo kapituluak eskasagoak eta erritmo-gabeak dirudite.

7. Azken lau hitzak: Jatorrizko telesailari amaiera emateko Amy Sherman-Palladinok (telesailaren sortzailea eta arduraduna) pentsatu zituenak, eta orain erabili dituenak. Zuen Ama Nola Ezagutu Nuen telesailarekin gertatu zen bezala, lehen momentutik pentsatutako amaiera ez du zertan istorioaren garapenarekin bat egiten; eta, bai ala bai, aldaketarik gabe mantentzea askotan ez da erabaki on bat. Lorelai eta Roryren hazkundea ikusita, sinesgarria da benetan alabak amaren akats berdinak errepikatzea?

 

 

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.