Glass, M. Night Shyamalanen Anizkun eta Suntsiezinaren gurutzatzearen filmaketa hasi da

Zinema Uneak - 2017-10-04T19:24:00+02:00

Bruce Willisek, Samuel L. Jacksonek eta James McAvoyk bat egingo dute M. Night Shyamalan zuzendariaren proiektu berrian: Glass. Film berria 2000. urtean estreinatutako Suntsiezina eta aurten estreinatutako Anizkun pelikulen jarraipen gurutzatu bat izango da.

Shyamalan berak azaldu bezala, Glass hamazazpi urtez martxan jarri nahi izan duen lan bat da eta Anizkun estreinatu eta arrakastatsua izan ondoren soilik abian jartzeko aukera izan du. Alde batetik Suntsiezina lanaren protagonistak, David Dunn eta Elijah Price. Bestetik, Anizkun thrillerraren protagonistak, Kevin Wendell Crumb eta bere nortasun anitzak, eta bizirik irautea lortu zuen nahitu bakarrak,  Casey Cooke. Oraingoan, David Dunnek Crumben "The Beast" nortasunari aurre egin beharko dio; Price eraso berri hauen atzean dagoen pertsona dela jakin gabe. Indiako zuzendariaren bi film arrakastatsuen etorkizunek bat egiten.

 

Day 1: Seventeen years in the making. #Glass pic.twitter.com/La6X6alKgx

— M. Night Shyamalan (@MNightShyamalan) 2 de octubre de 2017

 

Bruce Willis (David Dunn), Samuel L. Jackson (Elijah Price) eta James McAvoy (Kevin Wendell Crumb) aktoreekin batera Anya Taylor Joy (Casey Cooke), Spencer Treat Clark (Joseph Dunn) edota Sarah Paulson (zehaztu gabeko paper batean) ikusiko ditugu. Esan bezala, gidoia idazten eta zuzendaritza lanetan berriro M. Night Shyamalan izango da. 

Estatu Batuetan, Glass filmaren estreinaldi data 2019ko urtarrilaren 18rako iragarri da. Gurean, momentuz, ez da zehaztu.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.