Godzilla eta Pacific Rim filmen jarraipenek izenburu berria dute

Zinema Uneak - 2016-12-15T18:02:00+01:00

 

Legendary Pictures ekoiztetxeak 2018an eta 2019an estreinatuko dituen bi pelikulen izenburuak iragarri ditu: Pacific Rim eta ekoizpenen jarraipenak urteetan estreinatuko.

Guillermo del Toro zuzendariak sortutako Pacific Rimen jarraipena Pacific Rim: Uprising izango da. Azken hilabeteetan "Pacific Rim: Malstrom" izenburua erabili ondoren, gaur ezagutzera eman dena behin betikoa izango da. Filma 2018an estreinatuko da Steven S. DeKnight(Marvel's Daredevil) zuzendaria eta John Boyega (Star Wars VII. Atala: Indarraren iratzartzea) protagonista nagusia izanik.

Beste alde, 2014an Gareth Edwards (Rogue On) sorturiko Godzilla filmaren jarraipenak Godzilla: Munstroen Erregea izango du bere izenburua. Bitxikeri giza, 1954an estreinatutako japoniar pelikula batek izenburu berdina zuen. Filma 2019ko martxoaren 22an estreinatuko da eta Aaron Taylor-Johnson eta Elizabeth Olsen izango ditu protagonista lanetan.

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.