Gorka Gómez argazki zuzendariak Spotlight saria irabazi du

Zinema Uneak - 2017-02-06T17:38:13+01:00

Oscar sarietarako egun gutxi falta direla, sari banaketen garaian murgilduta gaude. Sari horien artean, American Society of Cinematographers elkarteak banatzen dituenak. Eta sari hauetan euskal herritar bat irabazle: Gorka Gómez Andreu, argazki zuzendaria, House of Others lanagatik. Gasteiztarrak irabazi duen golardoa Spotlight saria da, argazki zuzendariak aritzen dituena.

Nazioarteko hamaika ekoizpenetan lan egindakoa, Gorka Gómezek gure zinemagileekin ere lan egin du. Adibidez, hamaika sari ere jaso dituen Kepa Sojo laudioarraren Hileta film laburrean.

Hemendik, gure zorionik beroena Gorka Gómez Andreuri.

 

 

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.