#GoyaSariak: Euskaldunak Goya sarietan – Azken 10 urteak

Sara Sebastián Pérez - 2017-02-03T10:30:00+01:00

Aurtengo Goya Sarietan Euskal Zinemak zazpi izendapen lortu ditu; aktoreak, musikagileak eta filmak batuz. #GoyaSariak bildumako aurreko artikuluetan azaldu bezala izen horiek Karra Elejalde, Terele Pávez, Alberto Iglesias, Pascal Gaigne, Fernando Velázquez, Agurtzane Intxaurraga (Teresa eta Galtzagorri) eta Pedro Rivero (Psikonautak, ume ahaztuak) dira. Baina zer nolako ordezkaritza izan du Euskal Zinemak aurreko urteetan? Zenbat izendapen lortu zituen eta zenbat sari eskuratu?

Azken urteetan, sari banaketa bakoitzean, gutxienez euskaldun bat izan da izendatuen artean, eta gehienetan sariren bat Euskal Herrira aldera etorri da. Aurtengo irabazleak jakin aurretik bisitatu ditzagun azken hamar urteetako Goya sarien banaketak eta ezagutu ditzagun bertan egondako euskaldunak.

 

2016: Asier Etxeandia eta Iraia Elías

 

 

Pasaden urteko Goyak Sariak Asier Etxeandia eta Iraia Elíasen lehenengo izendapenak utzi zituen: lehenengoari, aktorerik onenaren kategorian Emaztegaia filmean egindako lanagatik; bigarrenari, emakumezko aktore berririk onenaren mailan Amama pelikulan egiten zuen paperagatik. Beste alde, pasaden urtean Borja Cobeaga gidoilariak bere bigarren izendapena lortu zuen, kasu honetan Negoziatzailea ekoizpenerako idatzitako gidoiari esker. Animazio atalean, Yoko eta Lagunak lanak ere izendapen bat lortu zuen. Tamalez, ez zuten saririk irabazi.

 

2015: Loreak

 

 

2015a Jose Mari Goenaga eta Jon Garañoren Loreak filmaren urtea izan zen: historian lehenengo aldiz, euskaraz filmatutako pelikula batek Filmik onenaren kategorian izendapen lortu zuen. Azkenean saria Uharte minimoa pelikulak eskuratu bazuen ere, Loreak bere leku propioa irabazi zuen euskal zinemaren historian. Gainera, bigarren izendapen bat ere jaso zuen: Pascal Gaigne konpositoreari filmarentzat idatzitako soinu bandagatik.

Urte berean Zortzi euskal abizenen arrakasta bizi izan genuen; bai zinema-aretoetan, bai Goya sarietan. Lan honekin Karra Elejalde gasteiztarrak bere bigarren buruhandia jaso zuen taldeko gizonezko aktorerik onenaren mailan. Film honegatik ere, Karo Berridik izendapen bat jaso zuen Argazkirik onenaren kategorian.

Baina hauetaz gain Euskal Zinemak beste lau izendapen ere izan zituen: Jorge Gerricaechevarria, Mutila filmarako idatzitako gidoiagatik; Pedro Rivero Animaziozko Film Laburrik onenaren kategorian Adarbakarraren Odola lanagatik; Kepa Sojo laudioarra, Film laburrik onenaren mailan; eta Ricardo Ramon ekoizlea, Dixie eta matxinada zonbia animaziozko filmagatik.

 

2014: Terele Pávez

 

 

Urte arraroa izan zen 2014a. Alex de la Iglesiaren Zugarramurdiko sorginak gau hartan Goya sari gehien eskuratu zituen filma izan bazen ere, bilbotarra ez zegoen izendatuta: ez Filmik onenaren mailan ezta Zuzendaririk onenaren mailan. Hori  bai, filmak irabazitako sarietako batek Euskal Herrirako bidea hartu zuen: Terele Pávez bilbotarrak jasotakoa, taldeko emakumezko aktorerik onenaren mailan bosgarren aldiz izendatuta egon ondoren.

 

2013: Pablo Berger

 

 

2013a Pablo Bergerren urtea izan zen. Urte horretan aurkeztutako lana, Edurnezurik, hamar buruhandi irabazi zituen. Bilbotarrak Zuzendaririk onenaren saria galdu bazuen ere, Gidoirik onenaren kategorian garaile atera zen. Berarekin batera, sari banaketa horretan, Fernando Velázquez getxotarra egon zen Ezinezkoa (Lo imposible) filmerako idatzitako soinu bandak maila horretan izendapen bat jaso zuen eta.

 

2012: Enrique Urbizu eta Pedro Rivero

 

 

2012an Enrique Urbizuk bi sari eskuratzea lortu zuen: Zuzendaririk onenarena eta Gidoirik onenarena, biak Bakerik ez gaiztoentzat filmagatik. Film horregatik ere, Unax Mendiak izendapen bat jaso zuen Argazkirik onenaren kategorian. Hala ere, Euskal Zinemaren arrakasta ez zen bertan amaitu. Alberto Iglesias musikagileak bere hamargarren Goya Saria eskuratzea lortu zuen Pedro Almodovarren Bizi dudan azala (La piel que habito) filmaren musikagatik. Filma horregatik ere beste euskaldun batek izendapen bat jaso zuen: Karmele Soler, Makillajerik onenaren kategorian.

Eta urte honetan film labur euskaldunak ere protagonistak izen ziren. Alde batetik, Pedro Riverok Goya sari bat jaso bai zuen animaziozko Birdboy film laburragatik. Bestetik, Raul de la Fuentek izendapen bat jaso zuelako “Ama Birjina beltza” dokumental laburragatik eta Gregorio Murok beste bat “Zeinek gehiago” animaziozko film laburragatik.

 

2011: Karra Elejalde, Urko Garai eta María Reyes Arias

 

 

2011n Alex de la Iglesiaren porrot berri bat bizi izan genuen: Tronpeta balada tristea filmak 15 izendapen zituelarik, bi sari soilik eskuratu zituen eta biak arlo teknikokoak. Hala ere, urte horretan Euskal Zinemak hiru garaile izan zituen: Karra Elejalde taldeko gizonezko aktorerik onenaren mailan Euria ere bai filmagatik, Urko Garai Soinurik onenaren kategorian Buried filmagatik, eta Maria Reyes Arias Film laburrik onenaren mailan “Botoi kutxa bat” lanagatik.

 

2010: Marta Etura eta Antonio Mercero

 

 

2010ean, Marta Eturak Goya sari bat irabaztea lortu zuen, laugarrenean bai. Saririk gabe amaitu zuten: Gorka Otxoak (Gizonezko aktorerik onena), Alberto Iglesiasek (Soinu bandarik onena) eta Borja Cobeagak, Zuzendari berririk onenaren kategorian izendatua Pagafantas ekoizpenagatik. Ohorezko Goya saria gipuzkoar peto batentzako: Antonio Mercero zuzendariarentzako.

 

2009: Alex de la Iglesia

 

 

2009ak ere Alex de la Iglesia izan zuen protagonista. Piztiaren eguna (1995) filmagatik Zuzendaririk onenaren saria irabazi ondoren, inoiz ez da berriro garaile atera. Eta urte horretan horrela izan zen berriro ere. Oxfordeko Krimenak pelikulak hiru sari lortu bazituen ere, zuzendari bilbotarrak esku hutsik bueltatu zen etxera.

 

2008: Alfredo Landa

 

 

2008ak hiru izendapen utzi zituen, baina saririk ez. Barbara Goenaga emakumezko aktore berririk onenaren mailan (Oviedo Express lanagatik), Fernando Velázquez konpositorea Umezurtz-etxea filmagatik, eta Felix Viscarret Izarren azpian filmerako idatzitako gidoiagatik. Hori bai, Ohorezko Goya saria oraingoan aktore nafar batentzat: Alfredo Landa.

 

2007: Alberto Iglesias

 

 

2007ak sari bakarra ekarri zuen Euskal Herrira: Alberto Iglesiasena, Pedro Almodovarren Itzuli pelikularako idatzitako musikagatik.

 

2006: Aupa Etxebeste!

 

 

2006a euskaraz idatzi eta filmatutako lan bat izan zuen protagonista: Aupa Etxebeste! Lan honengatik, Asier Altuna eta Telmo Esnal zuzendariek izendapen jaso zuten Zuzendari berririk onenaren kategorian. Tamalez ez zuten irabazterik izan.

 

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.