#GoyaSariak: Psikonautak eta Fernando Velázquez euskal irabazle; Tarde para la Ira sari nagusia

Zinema Uneak - 2017-02-05T12:12:00+01:00

Gauak sei euskal herritar zituen hautagaien artean eta, azkenean, bi sari lortu zituzten; ez da emaitza makala: Pedro Riveroren Psikonautak filma eta Munstro bat deika dabil filmerako Fernando Velázquez musikagile getxotarrak eginiko musika sarituen artean egon ziren. Tamalez, Teresa eta Galtzagorri, Terele Pavez, Karra Elejalde, Pascal Gaigne eta Alberto Iglesias saririk gabe gelditu ziren; etorkizunean aukera berriak izango dituztela argi dugu.

Gauaren irabazlea? Bi egon zirela esan genezake. Iragarpen guztiak berretsiz, Raul Arevaloren Tarde la para irak sari nagusia irabazi zuen (guztira lau jaso zituen), baina iragarpen berdinak ere jarraituz Munstro bat deika dabil 9 sari jaso zituen, Zuzendaririk onenarena barne. Gaua amaitzean bi euskal garaipen eta gauaren bi irabazle egon zirela esan dezakegu.

 

 

Sari banaketen festa motel hasi zen, Dani Roviraren hasierako solasaldia luzeegia izan zen , motela gainera. Baina sariak banatzen hasi bezain pronto gauaren nondik norako argi ikusi zen. Lehenengo saria, Zuzendari berririk onena, Raul Arevalorentzat. Hurrengoak J.A. Bayonaren Munstro bat deika dabil lanarentzat. Tarteka, sari gutxi batzuk beste lan batzuentzako.

 

 

Euskal herritarrak lehian zituen lehenengo saria: Animaziozko filmik onenaren saria. Psikonatuak edo Teresa eta Galtzagorri? Irabazlea, Pedro Rivero eta Psikonautak. Film zoragarria eta hunkigarria, bikaina zalantzarik gabe. Pena bat bi sari ezin banatzea. Agurtzane Intxaurragaren Teresa eta Galtzagorri ere zoragarria da.

Hori bati, Dibulitoon ekoiztetxeak kiroltasun osoz jaso zuen porrota. Etorkizunean aukera berriak izango dituztela ziur gaude.

 

 

 

Minutu batzuk geroago, Musikarik onenaren saria. Kategoria honetan hiru euskal herritar lehian: Fernando Velázquez (Munstro bat deika dabil), Pascal Gaigne (Olibondoa) eta Alberto Iglesias (Julieta). Berriro ere, iragarpenak betez eta gauaren nondik norakoa mantenduz, Fernando Velázquez eta Munstro bat deika dabil irabazle.

Ondoren, ez Karra Elejaldek ezta Terele Pavezek, ez zuten zorterik izan. Taldeko Gizonezko eta Emakumezko aktorerik onenen sariak ez zuten Euskal Herrirako bidea hartu.

Beste sarieri dagokionez, sorpresarik ez. Beno, agian bat bai: Emma Suarez aktorea bi sari jaso zituen gau berean, Emakumezko aktorerik onenarena eta Taldeko emakumezko aktorerik onenarena! Ze gaua berea! Zinemaren historian bere leku irabazi du betirako.

 

 

Baina esan bezala, sorpresarik ez. Roberto Alamok Gizonezko aktorerik onenaren saria jaso zuen (Jainkoak barka gaitzala), J.A. Bayona Zuzendari onenarena eta gaua amaitzeko Tarde para la irak Filmik onenarena. Aurrez espero ziren irabazleak.

 

 

Euskal saridunak alde batera utziz, esan bezala gauak bi irabazle izan zituen: Raul Arevalok zuzendari lanetan eraikitako lehenengo filmak lau sari jaso zituen; J.A. Bayonaren Munstro bat deika dabil 9. Hori bai beste hainbat izan propio Emma Suarez, Carlos Santos edota Ana Belenen Ohorezko Goya (bai solasaldi luzea egin zuena).

Izen guztiak argi izateko, hemen duzue saridun guztien zerrenda:

 

FILM ONENA

El hombre de las mil caras

Julieta

Que dios nos perdone

Tarde para la ira

Un monstruo viene a verme

 

ZUZENDARI ONENA

Alberto Rodríguez (El hombre de las mil caras)

Pedro Almodóvar (Julieta)

Rodrigo Sorogoyen (Que Dios nos perdone)

J. A. Bayona (Un monstruo viene a verme)

 

BERRIA DEN ZUZENDARI ONENA

Raúl Arévalo (Tarde para la ira)

Salvador Calvo (1898)

Marc Crehuet (El rey tuerto)

Nely Reguera (María y los demás)

 

EMAKUMEZKO AKTORE ONENA

Emma Suárez (Julieta)

Carmen Machi (La puerta abierta)

Penélope Cruz (La reina de España)

Bárbara Lennie (María y los demás)

 

GIZONEZKO AKTORE ONENA

Eduard Fernández, (El hombre de las mil caras)

Roberto Álamo (Que Dios nos perdone)

Antonio de la torre (Tarde para la ira)

Luis Callejo (Tarde para la ira)

 

TALDEKO EMAKUMEZKO AKTORE ONENA

Candela Peña (Kiki)

Emma Suárez (La próxima piel)

Terele Pávez (La puerta abierta)

Sigourney Weaver (Un monstruo viene a verme)

 

TALDEKO GIZONEZKO AKTORE ONENA

Karra Eljalde (100 metros)

Javi Gutierrez (El olivo)

Javier Pereira (Que Dios nos perdone)

Manolo Solo (Tarde para la ira)

 

BERRIA DEN EMAKUMEZKO AKTORE ONENA

Silvia Pérez Cruz (cerca de tu casa)

Anna Castillo (El olivo)

Belén Cuesta (Kiki)

Ruth Díaz (Tarde para la ira)

 

BERRIA DEN GIZONEZKO AKTORE ONENA

Ricardo Gómez (1898)

Rodrigo de la Serna (Cien años de perdón)

Carlos Santos (El hombre de las mil caras)

Raúl Jiménez (Tarde para la ira)

 

JATORRIZKO GIDOI ONENA

Cien años de perdón

El olivo

Que Dios nos perdone

Tarde para la ira

 

EGOKITUTAKO GIDOI ONENA

El Hombre de las mil caras

Julieta

Kiki

Un monstruo viena verme

 

MUSIKARIK ONENA

El hombre de las 100 caras

El olivo

Julieta

Un monstruo viene a verme

 

EKOIZPEN ZUZENDARITZA ONENA

1898. Los últimos de Filipinas

El hombre de las mil caras

La reina de España

Un monstruo viene a verme

 

MUNTATZERIK ONENA

El hombre de las mil caras

Que dios nos perdone

Tarde para la ira

Un monstruo viene a verme

 

SOINU NAHASKETARIK ONENA

1898: Los últimos de Filipinas

El hombre de las mil caras

Ozzy

Un monstruo viene a verme

 

ARGAZKI ZUZENDARIRIK ONENA

1898

La reina de españa

Tarde para la ira

Un monstruo viene a verme

 

ZUENDARITZA ARTISTIKORIK ONENA

1898

El hombre de las mil caras

La reina de españa

Un monstruo viene a verme

 

JANTZIRIK ONENAK

1898

La reina de España

No culpes al karma de lo que te pasa (gilipollas

Tarde para la ira

 

MAKILLAJE ETA ILE APAINKETARIK ONENA

1898

El hombre de las mil caras

Julieta

Un monstruo viene a verme

 

EFEKTU BEREZIRIK ONENAK

1898

Gernika

Julieta

Un monstruo viene a verme

 

EUROPAKO FILM ONENA

El editor de libros

El hijo de Saúl

Elle

Yo, daniel blake

 

IBEROAMERIKAKO FILM ONENA

Ana

Desde allá

El ciudadano ilustre (argentina)

Las elegidas (México)

 

DOKUMENTAL ONENA

2016, nacido en Siria

El bosco, el jardín de los sueños

Frágil equilibrio

Omega

 

ANIMAZIOZKO FILM ONENA

Ozzy

Psiconautas. Los niños olvidados

Teresa y Tim

 

FILM LABURRIK ONENA

Bla bla bla

En la azotea

Graffiti

La invitación

Time code

 

DOKUMENTAL LABURRIK ONENA

Cabezas habladoras

Esperanza

Palabras de caramelo

The resurrection club

 

ANIMAZIOZKO LABURRIK ONENA

Garrel

Decorado

Made in spain

UKA

 

 

 

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.