#GoyaSariak: Sari banaketa festen pasadizoak

Sara Sebastián Pérez - 2017-02-04T13:36:00+01:00

 

Beste edozein ekitaldi publikotan bezala, Goya Sarien banaketa festan ere hamaika istorio gertatu dira; batzuk dibertigarriak, beste batzuk hunkigarriak eta beste asko ulertezinak direnak.

Gaur gauean gerta litekeena aurreratuz, hemen duzue sarien historian zehar gertatutakoen inguruan egin dugun laburpena.

 

 

2013an, Adriana Ugartek agertokira igo zen sari bat banatzera: “Abestirik onenaren Goya saria… Ume basatiak!” Txaloak hasi eta irabazleak agertokira bidean daudela, ahots bat entzuten da: “Akats sinestezin bat egon da”. Ugartek sariaren irabazlearen izena irakurtzean kale egin du: irabazlea Edurnezuri filma zen. Oraindik ez dugu ulertzen zer irakurri zuen aktoreak, inork ez du ulertzen.

 

 

Antonio Resines, Rap abeslaria. 2012a zen eta Juan Diego, Javier Gutierrez, El Langui eta Antonio Resines azken urtetako unerik ikusgarrienaren (edo ikaragarriena) protagonistas uzan ziren: Laurak El Languik berak idatzitako rap bat abestu zuten sari banaketaren erdian. Resinen inguruan esan daitekeen onena da hitza ahaztu zuela. Seguruenik bat baino gehiagok ni bezalako amesgaiztoak ditu…

 

 

 

2011an. Javier Bardemek, Luis Tosarren eskuetatik Gizonezko aktorerik onenaren Goya saria jasotzeko, agertokira bidean zegoen. Bat-batean, Jimmy Jump famatua agertokian agertu zen eta “jauzilari guztiei” eskaini zien saria. Zentzugabeko irudi hori  borobiltzeko, telebista kamara batek Luis Tosarren erantzuna jaso zuen: “Agur, astakirten hori”.

 

 

Mortadela eta Filemon filmak Efektu berezirik onenaren saria irabazi zuen… edo bi sari irabazi zuten? Ez dago oso argi. Lantaldeak sariaren agertokira bidean zegoela, saria eman behar zuen Javier Gutierrez aktoreak estropezu egin eta saria lurrera erori zitzaion: buruhandi erditik apurtu zen.

 

 

2004an, irabazleen solasaldiak laburtu nahian Zinema Akademiak erabaki bat hartu zuen: 30 segundo pasa ondoren, mikrofonoak moztu eta desagerrarazten zituen(lurretik ateratzen ziren, eta denbora pasa ondoren berriro ezkutatzen ziren). Horrela izan zen, Belen Rueda bere saria jasotzera igo eta antolatzaileei sekulako errieta bota arte: hortik aurrera ez zuten izan mikrofonoak mozteko adorerik. Zorionez, aurrez une dibertigarri bat bizi izan zen: Tamar Novas aktorea agertokian alde batetik bestera korrika irekita zegoen mikrofonoan bere solasaldia jarraitzeko.

 

 

“Gerrari EZ!”. 2003ko sari banaketa aldarrikatze oihu bat izan zen. Alberto San Juan eta Guillermo Toledo buru zituen Animalario antzerki taldeak aurkeztutako ekitaldian Irakeko gerra izan zen protagonista nagusia.

 

 

Une horretan oraindik printzea zen Feliperen agerraldia aprobetxatuz, Pedro Almodovarrek une lotsagarria edo dibertigarri baten protagonista izan zen (bakoitzak erabaki dezala): “Happy Birthday Mr. Principe” bat abestu zuen printzearen urtebetetzearen eguna zelako.

 

 

1990an Pedro Almodovar eta Carmen Mauraren arteko harremana txarra zela ezin zen ukatu. Inork espero ez zuena zen zuzendari mantxatarrak, hain gustuko duen drama antzeztuz, sari baten banaketaz baliatzea Maurari Berlingo Harresiaren zati bat oparitzeko: bion artean behera zegoen harresia ere apurtzeko aukera zegoela esanez.

 

 

Goya sarien lehenengo banaketa festetan irabazleek buruhandia esku artean eusteko arazo larriak izan zituzten. Zergatia? Hiru urtez Miguel Ortiz Berrocalek diseinatutako buruhandia erabili zelako: sari bakoitzak 15 kiloko pisua zuelarik!

 

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.