GRAMMY Sariak: Star Wars, Miles Ahead eta Trolls filmak irabazleak

Zinema Uneak - 2017-02-13T12:35:46+01:00

Atzo gauean 2017ko Grammy sariak banatu ziren eta Zinema eta Telebistaren munduan Star Wars: The Force Awakens (John Williams), Miles Ahead eta Can't Stop the Feeling - Trolls (Justin Timberlake, Max Martin eta Shellback) izan ziren irabazleak.

 

 

Bere 13. Grammy saria eskuratuz, John Williams musikagileak Jatorrizko Soinu Bandarik onenaren saria irabazi zuen Star Wars sagako azken atalean egindako lanagatik. Egun, John Williams bizirik dagoen konpositore saridunena da jaso dituen hamaika Oscar, Urrezko Globo, Emmy, Grammy, Bafta eta abarren ostean. Atzo ezin izan zuen saria jaso momentu honetan Star Wars VIII. Atala: Azken Jedia pelikularen musika martxan jartzen dagoelako. Saririk gabe Espioien zubia, Quentin Tarantinoren Zortzi gorrotagoarriak, The Revenant eta Stranger Things telesaila. Sariaren banaketaren bideoa: https://www.grammy.com/videos/star-wars-the-force-awakens-wins-best-score-soundtrack-for-visual-media

 

 

Beste alde,  Bildumazko Soinu Bandarik onenaren saria Miles Ahead filmak jaso zuen. Miles Davisen bizitzaren gorabeherak kontatzen zituen lanak musikagile estatubatuarraren abestirik onenak biltzen zituen, eta ondorioz Grammy bat irabazteko faboritoen artean zegoen. Atzena, eta saririk gabe, Amy dokumentala, Straight Outta Compton, Eskuadroi Suizida edota Vinyl telesaila gelditu dira. Sariaren banaketaren bideoa: https://www.grammy.com/videos/miles-ahead-grammy-thank-you-cam#ooid=hoMjBvOTE6Et9-i89B7JYzOMRJXWXpZj

 

 

Ikus-entzunezko munduari ematen zaion hirugarren saria Abestirik onenarena da. Aurten irabazlea Trolls pelikularen Can't Stop the Feeling abestia izan da; Justin Timberlake, Shellback eta Max Martin egindakoa. Atzean, Eskuadroi Suizidaren bi abesti edota Snowden filmaren hirugarren bat gelditu direlarik.

Musikaren sarien banaketaren ostean, hurrengo geltokia... Oscar sariak!

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.