Greyren itzalen amaieraren lehenengo irudiak euskaraz, 50 itzal aske

Zinema Uneak - 2017-09-13T18:11:41+02:00

2018an Greyren itzalen trilogiaren azken atala estreinatuko da eta jadanik teaser bat, kartel bat eta estreinaldi data ezagutzera eman dira.

Lehenengo teaser trailer hau, gurean euskaraz goza dezakezuena, minutu bateko luzera du eta bertan Anabel Steele eta Christian Greyren arteko ezkontza eta eztei-bidaiaren lehenengo irudiak ikusi ditzakegu. Ez oso luzea, baina ikusmina sortzeko nahikoa.

Beste alde, teaser berean estreinaldia dataren informazioa ere zabaltzen da. Ideia, aurrekoetan bezala, estreinaldia San Balentin egunarekin bat egitea da. Hirugarren atal honentzako otsailaren 9a.

Azkenik, lehenengo kartel bat ere zabaldu dute. "Grey andereak orain ikusiko zaitu" lemapean Anabel Steele ikusi dezakegu bere eztei-jantziarekin. Xehetasun gutxi baina informazio askorekin.

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.