Gru 3 filmak bere trailer berria aurkeztu... eta gurean euskaraz gozatu dezakezu!

Beñat Uribe-etxebarria - 2017-03-28T13:30:00+02:00

Pasaden urtea amaitu baino lehen Gru 3ren lehenengo teaser trailerra aurkezten bagintuen, oraingoan trailer oso bat zabaldu du Universal Picturesek.

Aurreko bideoa ikusten ez ziren hamaika une berrirekin, aurrerapen berri honetan Dru ere ezagutuko dugu; Gruren anai bikia. Gainera, oraingoan, Minionak ere protagonismo handiago bat dute.

Kyle Balda, Pierre Coffin eta Eric Guillon (Gru, Minionak) zuzendari lanetan ibili dira, eta jatorrizko bertsioan Steve Carell, Jenny Slate eta Kristen Wiig dira protagonista nagusiak.

Oraindik ez dakigu noiz helduko den gure zinema-aretoetara, baina animaziozko komedia ero honen estreinaldia ekainak 30erako iragarri da Estatu Batuetan.

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.