Guillermo del Toro eta Ron Perlmanik gabeko Hellboy berri bat martxan

Zinema Uneak - 2017-05-11T09:30:00+02:00

Hellboyren inguruko film berri bat martxan jarri da baina tamalez ez da Guillermo del Toro eta Ron Perlmanen parte hartzea izango duen jarraipena berri bat, reboot bat izango da. Horrela eman duezagutzera Mike Mignola, Hellboy komikien sortzailea eta pelikula zaharren eta berriaren gidoilariak:

 

Mike Mignolak zabaldutako informazioarekin batera proiektu berri honen zuzendaria Neil Marshall (The Descent, Game of Thrones) izango dela ere ezagutu da, eta deabru protagonistaren papera David Harbour (Stranger Things telesailean Jim Hooper polizia) aktoreak egin duela ere baieztatu da. Aurreko lanekin izango duen lotura bakarra Mignola bera izango da.

 

David Harbour 

 

Berri hau lekuz kanpo harrapatu ditu zale guztiak duela hilabete gutxi Guillermo del Toro eta Ron Perlmanen Hellboyren hirugarren lan baten aldeko kanpaina antolatu ondoren. Del Toro eta Perlman berak euren tristura eta sopresa ezagutzera eman dute sare sozialen bidez:

 

I LOVE you too Perl- https://t.co/94ljKRb6VI

— Guillermo del Toro (@RealGDT) 9 de mayo de 2017

 

Me too little bother. Together through life... https://t.co/ykKfqbSsZg

— Ron Perlman (@perlmutations) 9 de mayo de 2017

 

 

Una publicación compartida de Ron Perlman (@perlmutations) el

 

Hitz gutxi, amodio asko eta harridura handigoa.

Estreinaldi datarik gabe oraindik, lehenengo lan hauetarako erabiltzen ari direnbehin behineko izenburua Hellboy: Rise of the Blood Queen da.

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.