Guy Ritchieren Arturo Erregearen behin betiko trailerra eta kartel berria

Zinema Uneak - 2017-04-05T08:30:00+02:00

Oraindik gure zinema-aretoetan estreinatzeko lau hilabete falta direlarik, Arturo Erregea: Ezpataren kondaira filmaren behin betiko trailerra eta kartel berri bat zabaldu dira.

Guy Ritchie zuzendari lanetan eta Charlie Hunnam protagonista duen ekoizpen honen azken aurrerapen honek istorioaren nondik norakoa azaltzen digu: Vortigern Erregea delarik, Arturo bere patua bilatzen hasiko da eta Excalibur ezpatarekin batera bakea eta askatasuna ezarri nahiko ditu bere erresuman. Akzioz beteriko hiru minutuko bideo ikusgarri bat.

Hunnam Arturo erregea izanik, Vortigern erregearen paperean Jude Law britaniarra ikusiko dugu. Ospe handia lortu duten bi aktoren arteko lehia interesgarri bat.

Trailer berriaz aparte, filmak kartel berri bat ere zabaldu du. Aurreko kartelean bezala Charlie Hunnam da protagonista nagusia, baina aurrekoan ez bezala oraingoan errege jarrera bat antzematen zaio.

Arturo Erregea: Ezpataren kondaira abuztuak 11n estreinatuko da gurean.

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.