Guy Ritchieren azken lanaren behin betiko trailerra... Arturo erregea hemen da!

Zinema Uneak - 2017-02-21T10:11:17+01:00

Gurean abuztuan estreinatuko bada ere, Estatu Batuetan udaberrian ikusgai egongo da; eta horregatik Arturo Erregeak bere behin betiko trailerra zabaldu. Ezpataren kondaira bizi bizirik dagoenaren oihua zabaldu nahi duen erritmo biziko bideo bat.

Guy Ritchiek zuzendua, Arturoren pelikula berri honek zuzendari berak ekoiztutako Sherlock Holmesen filmak ditu ardatz. Jatorrizko istorioa hartu, eta eszenografia aldatu gabe, kontatzeko eta bizitzeko modua gaurkotzen saiatzen da. Lan honen aktore nagusien artean bi oso ezagun gainera: Charlie Hunnam (Pacific Rim, Sons of Anarchy) eta Jude Law (Sherlock Holmes). 

Istorioa Arturoren jatorrian jarriko du bere arreta: jaiotzatik errege bilakatzen den arte. "Ezerezetik errege bat sortzen da" lemapean, urte honetako film arrakastatsuenen artean egotea espero da.

Esan bezala, gurean estreinaldia abuztuaren 11n.

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.