Han Solo: Belaunaldi zaharrak berrien aholkulari

Zinema Uneak - 2017-02-08T17:57:11+01:00

Pasaden egunetan Han Solo filmaren filmaketa martxan zegoela zabaldu bagenuen, oraingoan grabazio horretan Harrison Ford (Han Solo) eta Billy Dee Williams (Lando Calrissian) aktoreak parte hartzen ari direla baieztatu dezakegu. Baina ez izutu! Ez dira filmean agertuko.

Star Wars sagaren zale batzuk zabaldu dituzten argazkien arabera (albiste honetan ikusi ditzakezuen bi irudiak) bai Fordek bai Williamsek euren pertsonaien bertsio gaztea egingo duten aktoreekin bildu dira. Goiko argazkian, Harrison Ford eta Alden Ehrenreich aktoreak solasean ikusi ditzakegu; Star Wars filmetan Han Solo izandakoa eta film berrian izango dena. Azpiko argazkian, Billy Dee Williams eta Donald Glover; iraganeko eta gaurko Lando Calrissian.

Ez da zabaldu zertaz hitz egiten egon ziren bi bikoteak, baina Star Wars zale bezala asko pozten gara topaketa horietaz. Horrela aktore berriek zaharren eskarmentuaz ikasteko aukera izango dute.

 

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.