Han Solok bere behin betiko trailerra eta kartela aurkeztu ditu

Zinema Uneak - 2018-04-09T23:30:00+02:00

Estreinaldirako hilabete eta erdi falta dela, Lucasfilm eta Disneyk Han Soloren bakarkako abenturaren behin betiko trailerra eta kartela zabaldu dituzte.

Bi minutu luzeko aurrerapen zirraragarri bat. Akzioz eta umorez beteriko bideo bat, hau da, Han Solo pertsonaiaren bi elementu esanguratsuenak batzen dituzten irudiak. Dudarik gabe, zaleen gozamena piztuko duen trailer ikusgarri bat.

Beste alde, ez ohiko kartel bat. Star Wars filmek izan ohi dituzten posterretatik aldenduz. Han Solo filmaren kartelak ohi den moduan pertsonaia nagusiak aurkezten baditu ere, bere konposizioan du ezberdintasun nagusia. Hori bai, Han Solo pertsonaiaren posizioa irudi klasiko baten isla da. Gainera, Millenium Falcon ontziaren leihoak ere ikusi ditzakegu.

 

 

Han Soloren Star Wars aurreko urteak eta abenturak kontatuko dituen film honek Alden Ehrenreich, Emilia Clarke, Woody Harrelson, Donald Glover, Thandie Newton eta Paul Bettany aktoreak ditu protagonista nagusiak. Spin-off honen filmaketa otsailean hasi zen Londresen.

Nahiz eta produkzio arazo ezberdinak egon, filmaketa aurrera jarraitu beti eta Solo: Star Wars istorio bat pelikularen estreinaldia iragarritako datan mantentzen da: 2018ko maiatzak 25ean.

Indarra zuekin!

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.