Han Soloren bakarkako abenturak lehen trailerra eta argazkiak zabaldu ditu

Zinema Uneak - 2018-02-08T06:53:00+01:00

Heldu da eguna, Han Solo ate joka dugu. Estreinaldirako hiru hilabete eta piku falta soilik direla, Lucasfilmek eta Disneyk Super Bowl partiduaz baliatu dira Soloren bakarkako abentura honen lehenego aurrerapenak zabaltzeko. Bai, bai... aurrerapenak esan dut, ia ia batera bi bideo aurkeztu ditu eta.

Teaser bat eta trailer luzeago bat, eta biak irudi ezberdinekin. Ia inongo loturarik gabe. Hemen azpian, teaserra duzue. Goian, trailer luzea. Han Solo, Chewie edota Lando berriekin berriro topatzeko eta Quira bezalako pertsonaia berriak ezagutzeko aukera.

Goza itzazue. 

 

 

Gainera, Lucasfilmek lan honen inguruko lau kartel argitaratu ditu. Pertsonaiei eskainitako poster hauetan Solo, Chewie, Lando Calrissian eta Quira pertsonaia berria aurkituko ditugu. 

 

 

Amaitzeko, argazki bilduma berri bat (Entertainment Weeklyk zabadutako argazkiak barne) ere ezagutzera eman da. Trailer eta teaserrarekin batera, film honen itxura ezagutzeko ezin bestekoak:

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.