Han Soloren filmaren behin betiko izenburua: Solo - Star Wars istorio bat

Zinema Uneak - 2017-10-19T12:29:31+02:00

Solo: Star Wars istorio bat. Sinplea, elegantea eta Rogue One filmak irekitako bidea (Star Wars istorioak) mantentzen. Buelta asko eman eta gero, Han Soloren bakarkako pelikularen behin betiko izenburua zabaldu da. 

Eta iragarpena, nola ez, sare sozialen bidez izan da. Ron Howard zuzendari berriak Twitterrekiko duen zaletasunaz baliatuz (ia astero filmaketaren argazkiren bat igotzen du), Lucasfilmek eta Disneyk zuzendariarekin bideo bat grabatzea erabaki zuten. Bideo dibertigarri honetan, Howardek berak izenburuaz galdetu eta ezagutzera ematen du.

Hemen duzue bideo labur baina dibertigarria:

 

Hey #Twitterville we just wrapped production so here's a special message #StarWars pic.twitter.com/8QJqN5BGxr

— Ron Howard (@RealRonHoward) 17 de octubre de 2017

 

Han Soloren Star Wars aurreko urteak eta abenturak kontatuko dituen film honek Alden Ehrenreich, Emilia Clarke, Woody Harrelson, Donald Glover, Thandie Newton eta Paul Bettany aktoreak ditu protagonista nagusiak. Spin-off honen filmaketa otsailean hasi zen Londresen.

Nahiz eta produkzio arazo ezberdinak egon, filmaketa aurrera jarraitu beti eta Solo: Star Wars istorio bat pelikularen estreinaldia iragarritako datan mantentzen da: 2018ko maiatzak 25ean.

Indarra zuekin!

 

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.