Harri zopa Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean emango da

Zinema Uneak - 2017-03-23T10:07:03+01:00

Aurreko astean iragarri genuen bezala, ostiralean, hilak 24, Harri Zopa eta beste zenbait alderantzizko ipuin 3-6 urte bitarteko neska-mutilentzako filma estreinatuko da, euskarazko bertsioan.

Azkenean, lau zinema areto hauek baieztatu dute ostiraletik aurrera karteldegian izango dute bost istorio labur jasotzen dituen bilduma:

  • Donostian - Principe: ostiralean eta asteburuan
  • Gasteizen - Florida: larunbatean eta igandean
  • Bilbon - Golem Alhóndiga: ostiralean eta asteburuan
  • Iruñean - Golem La Morea: ostiralean eta asteburuan

 

Harri Zopa

Rita & Luca banatzaile independentearen ekoizpenak kondairak eta mundu osoko neska-mutilen ohiturak jasotzen dituen laburmetraia sorta da. Nork ez ditu lo geratzeko ardiak zenbatu? Edota, nork ez du jertsea alderantziz jantzi eskolara joan aurretik?

Buho del Cinek xarmaz, fantasiaz eta umorez apaindutako bost istorio aurkezten dizkigu. Hontza izango da, gainera, istorio guztien arteko zubi lana egingo duen pertsonaia. Orotara, 40 minutu inguruko iraupena du film laburrak. 

Harri Zopa eta beste zenbait alderantziko ipuin pelikula bildumak ondorengo istorioak jaso ditu: Ardiak zenbatzera, Janztearen abentura, Eskularrua, Harri zopa eta Gailetaren ihesaldia.

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.