Harri zopa, haurrei zuzendutako pelikula bilduma euskaraz estreinatuko da martxoaren 24an

Zinema Uneak - 2017-03-14T17:05:09+01:00

Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, Harri Zopa eta beste zenbait alderantzizko ipuin, haurrei zuzendutako pelikula bilduma, datorren martxoaren 24an estreinatuko da euskaraz.

Rita & Luca banatzaile independentearen ekoizpenak kondairak eta mundu osoko neska-mutilen ohiturak jasotzen dituen laburmetraia sorta da. Nork ez ditu lo geratzeko ardiak zenbatu? Edota, nork ez du jertsea alderantziz jantzi eskolara joan aurretik?

Buho del Cinek xarmaz, fantasiaz eta umorez apaindutako bost istorio aurkezten dizkigu. Hontza izango da, gainera, istorio guztien arteko zubi lana egingo duen pertsonaia. Orotara, 40 minutu inguruko iraupena du film laburrak.

 

 

Harri Zopa eta beste zenbait alderantziko ipuin pelikula bildumak ondorengo istorioak jaso ditu: Ardiak zenbatzera, Janztearen abentura, Eskularrua, Harri zopa eta Gailetaren ihesaldia.

 

Igelen Erresuma

Harri Zopa film sortaren estreinaldiaren ostean, datorren apirilaren 7an, Igelen Erresuma pelikulak hartuko du lekukoa. Kontakizunak igelen munduan barneratuko du ikuslea. Beren olinpiar jokoen atarian, erresuma eta jokoen etorkizuna zalantzan jarriko dute zenbait gaizkilek.

Datozen asteetan bi film hauek zein aretotan estreinatuko diren zabalduko da.

 

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.