Harrison Ford eta Ryan Gosling dira Blade Runner 2049ren kartel berrien protagonistak

Zinema Uneak - 2017-05-05T09:22:16+02:00

Blade Runner 2049 protagonista nagusien inguruko bi kartel berri aurkeztu ditu. Batean, Harrison Ford protagonista; bestean, Ryan Gosling. Lehenengoan, kolore beroak nagusi; bigarrenean, kolore hotzak. Bi pertsonaia ezberdinen alderatzea. Ezkutuko esanahirik egongo al da kartel hauetan? Momentuz ez dakigu.

Balde Runnerren jarraipen hau 30 urte geroago kokatzen da. Los Angeleseko Poliziako K ofiziala urte askoz ezkutatuta egon den artxibo sekretu bat aurkitzen du, bertan gizarte suntsitu dezakeen informazioa bat dagoelarik. Bere ikerketaren ondorioz, K-k Rick Deckard aurkitu du, 30 urtez desagertuta egon den LADP Blade Runnerra.

Denis Villeneuveren zuzendaritzapean Harrison Ford Rick Deckard detektibearen papera berreskuratzen du. Berarekin batera protagonista berria bat: Ryan Gosling K detektibea bezala. Gainera, bi protagonistekin batera Ana de Armas, Dave Bautista edota Jared Leto ere ikusiko ditugu. Ekoizle nagusi moduan filmaren jatorrizko bertsioaren zuzendaria: Ridley Scott.

Blade Runner 2049 pelikularen estreinaldia urriaren 6rako iragarri da gure zinema-aretoetan.

 

Erlazionatutako filmak

Iruzkina gehitu

Webgunean sartu behar duzu iruzkinak gehitu ahal izateko. Twitter edo facebook bidez egin dezakezu.